Kategoria: telesailak
2012ko martxoko egun buruzuri bat zen. Pasa zen gauean erabat harrapatuta ninduen The Mentalist telesaileko 4. denboraldiko transizio atal bat ikusi nuen. Autoan etxera itzultzen ari nintzen eta horrelakoetan ohikoa dudan moduan, buruari bueltak ematen hasi nintzen. Astegun buruzuri hartan ordea, ez nintzen istorio edo argumentu disparaturen bat asmatzen hasi. Egun hartan, Red John nor demontre izan zitekeen pentsatzen hasi nintzen. Telesailaren testuinguruan erantzunik arrazionalena zein izango zen ondorioztatzen saiatu nintzen orduan eta Ordiziatik Beasainerako bidean erantzun posible bak...
Ez, LOST-en ez zeuden denak hilda artaburua!! (Bonus Track!)
The Sixth Sence-n umea hilda zegoen hasieratik eta Bruce Willis ez zen konturatu, Seven-eko hiltzailea Brad Pitt da baina ez nuen oso ondo ulertu The Fight Club-en zer gertatu zen berekin, que puto David Gale… Berak akabatu zuen orduan!, Zein demontre da Slevin?!, Aaaaaaahh badakit! Ez, ez dut Memento ulertu, ai amaaaa!! Eduardo Noriegak bere buruaz beste egin du!, joder! Tximu madarikatuak! Askatasunaren estatua berdin-berdin bat egin dute! Hondartza ondoan ordea xarma asko galtzen du… Tximuak… Zer? Tontoa naizela pentsatzen ari zarete ezta? Ez dudala pelikula bat ber...
Maiatzaren 14a! Egun hartatik ez dut blog honetan ezertxo ere argitaratu, denbora gehiegi… Hori ordea, ez da beti seinale txarra izaten. Azkenaldian oso entretenituta ibili bait naiz eta besteak beste, gaurkoan The Indezents honetan azaltzen dizuedan telesail hau izan da nire ausentzia blogariaren arrazoietako bat. Misfits izena du eta Britainia Handiko Channel 4 katearen eskutik ikusi zuen argia. Bertan bost gazteren gorabeherak kontatzen zaizkigu baina ahaztu orain arte ikusi duzuen guztia Misfits erabat ezberdina baita. Azkenaldian ikusten dudan hirugarren telesail britainiarra da eta...
Pasa den udan irakurri nuen lehen artikulua Flasforward telesailaren inguruan. Bertan, LOST telesail mitikoklasikoikaragarrizugarribrutaleko gidoigile taldeko kide batzuen hurrengo lana zela azaltzen zuten (bai, LOST ikaragarri gustoko dut). Horretaz gain, LOSTeko pare bat aktore aukeratu zituzten (Sonia Walger eta Dominic Monaghan) lotura hori garbi geratu zedin. Nire jakinmina piztu zuen artikulu hark eta Flashforward gure telebistetara iristeko gogoz utzi ninduen. Denborarekin informazio gehiago eskainiz joan ziren (zein azkarrak diren marketinekoak…). Telesailaren argumentu nagusi...
Asteko lehen eguna beti izan ohi da gogorra, luzea eta, batez ere, nekagarria. A zer nolako astelehena dudana! esan ohi dut egun guztian zehar. Gorroto dudan Marca egunkariaren atzeko azalean ere Roberto Palomar (kazetariak?) gogorarazten digu egunaren xamurtasun eza, No me gustan los lunes izenburuaren lelopean idazten duen artikuluan. Astelehenak Antena3 katearekin amaitu ohi ditut, Fisica o Quimica telesaila ikusiz. Badakit zer pentsatzen ari zaren, eta bai, ni ere iritzi berdinekoa naiz, telesail hau kaka bat da. Ez du argumentu handirik,...
Gidoilariak greban jarri dira Amerikako Estatu Batuetan eta horrek bertako espektakulu ekintza guztiak bertan behera geratzeko zorian dago. Pentsa dezakegu ozeanoaren bestalde gertatzen dena ez digula guri afektatuko, baina are gutxiago, bertan arrakasta duten hainbat telesail eta pelikula atzeratu edo kantzelatu daitezke, eta ez dira gutxi. Telesailak kontuan hartzen baditugu, CSI, Heroes, Scrub, House, Prison Break, Lost, Dexter…(aurretik grabaturiko telesailen kapituluak eskuarekin kontatu daitezke, artikulua ikusi) adibide txiki batzuk baino ez dira, eta hauek gure pantailatara he...