Beti geratuko zaigu fikzioa

twitter: _davidhernandez Hitza hitz | 2018-02-11 01:44
1 1

_davidhernandez 1518315861209

Telebista-kazetaritza hilzorian dago. Bagenekien arduratzen zitzaigun informazioa beste edonon bilatu behar genuela. Baina teleberriak are eta gehiago bortxaketekin, auzo xehenetan gertatzen diren labankadekin eta Puigdemonten abenturekin betetzen dira. Eguraldiak osatzen ditu emanaldiak. Telebistak erreportariak ekaitzaren epizentrora mugitzen ditu. Zirko-ikuskizuna kazetaritzaz mozorratzen da eta kazetariek pailasoz, elurran ehortzita, dardaraka, mikrofonoa soltatu gabe, agerikoa esateko. Gauzak horrela, meteorologia gaia arrisku ogibidean bihurtzear dago.

Gainerako programazioa ez da harro egoteko ere. Hizkimizkiak, errealitiak eta lehiaketa desfasatuak. Ulergarria da telebistak ikusleak galtzen aritzea. Egoera honetaz okituta, artistek gizartearen arazoak islatzeko ikusleiho hobeezina dutela gogoratzen digute.

Zine hoberena telesailetan egiten dela entzutera ohitu gara. Baina ez dut onartuko. Egia da produkzio izugarriak egiten ari direla eta gai ugariak jarduten dituztela. Gainera, ospakizunetan telesailetaz hitz egiteak lortu du familia edo adiskideen arteko tentsioak murriztea. Gai korapilatsuak saihesteko galantak dira eta gure bizitzetan fikzioak duen garrantzia ziurtatzen gaituzte. Horrela, meheki, inguratzen gaituzten arazoak aditzera ematen dituzte. Badirudi bakarrik horrela hunkitu ahal dutela gizarte geldo honi.

Komunikabideek denbora-pasa hutsetan bihurtzen direnean, zinema, literatura ta telesailak gu zirraratzeko lana egin behar dute. Injustiezen bozeramaile bihurtzen dira eta gu mugitzera bultzatzen gaituzte. Errealitatea une honetara heldu ostean, fikzioaren beharra nabarmentzen da. Eskerrak fikzioa dugula. Beti geratuko zaigu fikzioa.

IKER

IKER 2018-02-11 12:52 #1

Gizakia ez zen gizakia izango fikziorik gabe. Agian hau esatea gehiegi da, baina gure barne mundua elkarrekin banatzea arnasa hartzea bezain beharrekoa da. Artikulu bikaina!!


Utzi iruzkina: