Kategoria: fikzioa
Gaur, Xerezaderen Artxiboan zientzia fikzioaren klasiko bat: "Zuek guztiok, zonbiok", Robert Heinlein-ena. Itzulpena: Jasone Larrinaga. Tabernari bat eta gizonezko bezero bat hizketa intimoan tabernako txoko batean. Bezeroak bere aitorpena egin ahala, deskubrituko dugu ez dela inondik ere dirudiena. Baina agian ezta bere solaskidea ere. Agente sekretu bat, denbora makina bat, mendeku bila dabilen eta istorio harrigarri bat kontatzen duen gazte bat, joan-etorriak denboran atzera eta aurrera. Eta bakardadea, bakardaderik erradikalena. Ausartzen bazara, lo...
“Ikusi ezean sinistu ez”. Gure gizartean oso hedatua dagoen pentsaera da. Guk ikusten duguna ordea, errealitatea da, guk ikusita nola izango da ba gezurra! Fikzioa? Nire begiekin ikusi dut! Hedabideek gizartea mugiarazten dute, filtro papera egiten dute; berriak aukeratzen dituzte, bogan jartzen dituzte eta abar. Begira Harluxeten aurkitu ditudan definizioak: Hedabide: iz. Berriak eta argibideak hedatzeko bidea; komunikabidea. Komunikabide: iz. 1. Munduan gertatutakoaren berri emateko erabiltzen den zernahi bide; hedabidea. Aldizkariak, irratia, telebista eta gainerako gizarte...
(Gurasoek eskaintzen didaten asilo digitala lagun, hona hemen fikzio pieza txiki bat, nire ADSL propioaren zain nagoen bitartean...) Armairu hura. Gure elkarbizitzaren sinbolo behinena. Gogoan duzu nola egin nizun lekua barra horretan, nola erosi nizkizun pertxa berriak, nola hustu nituen bi kaxoi amoroski, zure kamisetentzako. Garai horretan armairuko ateak zabaldu eta paisajeari begira geratzea gustatzen zitzaidan. Maitasunaren eremu petoa. Zure alkandora txuriak nire marradun blusa besarkatzen. Nire praka bakeroak zure txinoen artean irristatzen. Eta barruko arropa, auskalo zertan t...
Zer gertatuko luke Kriptonetik habiatutako superumea Lurrara 12 ordu lehenago helduko balitz? Rantxo batean ez, eta Kolhos batean eroriko litzateke. Stalinen zerbitzari izango zen! Hauxe da oinarrizko planteamendua. Superhoeroien komikiaz gain, nobela grafikoa ere bada, umore finaz zipriztindurik, eta baita ere etika eta moralaren klaserako baliogarri. Kritika ere badu, Gerra Hotzaren erregimen totalitaristei. Biei. Eta bai, antiutopiaren kutsua ere bai. Orwelli gustatuko litzaioke komiki hau.