Kategoria: kazetaria
Iban Aranzabal etorri zitzaigun hitzalditxoa ematera Huheziko fakultatera. Bai, irakaslearen abizen berdina zuen. Semea ote zen ere pentsatu nuen, baina ez dut uste. Zertara etorri zen? Goienako zuzendari denez, honen funtzionamenduaren berri eman zigun. Eta, kazetari multimedia delakoa azpimarratu zuen behin eta berriz. Neuk ere ez nekien zer esan nahi zuen, baina hitzaldia aurrera zihoan heinean ulertu nuen. Idatzizko kazetaritzaz gain, kameren funtzionamendua kontrolatu, interneten idazteko abilezia...dutenak dira kazetari multimediak. Ibanen ustez, garrantzitsuagoa da kazetaritzaren ald...