Aldi luzeak, guztia ahaztu
1996an, Baz Luhrmannek Leonardo DiCaprio modan jarri zuen 'Romeo + Juliet' filmarekin. Une hartan izan zen nerabeen aldizkariak burutzen hasi zenean, nahiz eta aldez aurretik 'What's eating Gilbert Grape' edo 'This boy's life' bezalako tituluetan paper nabarmenak antzeztu izana. Garai hartan baita ni ere bere besoetan erori nintzen eta bere filmografia osoa ikusten hasi nintzen. Film guzti horien artean, 'The basketball diaries' zegoen. 11 urte inguru nituen 13ko nagusientzat zinta ikusi nuenean. Talka izugarria izan zen. Nire bizitza gehien markatu duen pelikulen zerrenda barruan dago.
Jim Carrol idazlearen nerabezaro arazotsuari buruzko film autobiografiko honen protagonista da DiCaprio. Saskibaloi jokalari bikaina izateko ametsa eta unibertsitatean sartzeko aukera zapuzten dira drogen munduan jausi ondoren. New Yorkeko kale bakarti eta arriskutsuak droga-mendekotasunatik irteteko maparen ibilbidea marrazten dute.
Zinta oso gogorra, batez ere halabeharrez aurkitzen duen gaztetxo batentzat. 90eko hamarkada zen, urte batzuk lehenago ehundaka pertsona hilerrira bidali zituzten substantzien aurkako marrazki bizidunak telebistan ematen ziren. Hiri zein herritan, kaleetan eta parkeetan, aztarnak oraindik zeuden. Marrazki bizidun haiek, 'Punky Brewster' bezalako telesailen atal bereziak eta publizitate kanpainak gaitzarekin bukatzeko ofentsiba osatzen zuten. Lan guztia milaka haur eta gazteetan eragina izan zuen eta automatikoki drogak errefusatu ditugu beti.
Behin arazoa gaindituta, ahantzi dugu eta drogei beharrezko aditasuna kendu diegu. Baina substantziak beti egon dira hor. Gaur egungo nerabeek informazio ugari dute eskura, baina prebentzioa falta da. Adimena nahikoa ez denean, emozioak jorratzea beharrezkoa bihurtzen da. Begiak zabaltzea eta norberen bizitzak eta beraien senideenak nola suntsituko diren erakustea. Orain, askok lehenengo pertsonan pairatuko dute. Drogen kontsumoa gora egiten ari da eta berriz ere gure gizartearen gaitz bihurtu da. Hala ere, ekiditeko neurriak falta dira. Ez dut katastrofista izan nahi, baina neurriak hartzen hasten ez badira, 80ko hamarkadan bezala deitoratuko gara.
Aldi joana itzultzen ez dela gezurra da. Dena itzultzen da. Baita gaitz zaharrak modan jartzen dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: