Azken bi egunetan Durangon ospatu diren Eskola Digitalaren jardunaldietan egon naiz. Bertan zenbait hitzaldi eta tailer egon dira, gehienbat hornitzaile eta argitaletxeen zenbait ordezkariek emanda. Hauen partehartzea ezinbestekoa dela ematen du horrelako jardunaldietan, eta hor egon gara, PC, Mac, Ipad, Chromebook eta horrelako aparatuen artean galdurik.Zenbait eskoletako esperientziak ikusi ditugu. Batzuk gehiago gustatu zaizkit eta batez ere nabarmenduko nuke Elgoibar Herri eskolaren esperientzia polit bat. Haien blogean informazio ugari aurki dezakezue: http://elgoibargymkana.blogspot.c...


Guaixe aldizkarian (euskaraz) eta Gara egunkarian (erdaraz) ikusitako iritzi artikulua, Gorka Muñoz eskutik (3Mugak Batera Plataformakoa). Hona hemen parrafo esanguratsuenak, gure ustez. Artikulu osoa irakurtzeko, zoaz iturrira !! Nafarroako Gobernuak Udalaz gaindiko Proiektu Sektorialtzat izendatu zuen Nafarroan hondakinak errausteko Portland-en proiektua (UPrS) urte hasieran., Zementu-fabrika bati hondakinak erraustea baimentzeko beste inon erabili ez den ez-ohiko tresna administratiboa da hau. Horri interes orokorreko izendapena gehitu zitzaion, horrela udalaren eskumenak eta ingu...


http://www.ikasbil.net/audio/03287.mp3Zer zabiltzate egunotan "jan ta lo, potolo"? Bada, entzun eta aitortu denok "carpe diem" ibiltzen garela Gabonetan. Gero, kontzientziako kargua pertsonaren araberakoa izan ohi da; eta zurea?


http://www.gitb.info/index.php?option=com_hwdvideoshare&task;=viewvideo&Itemid;=10&video;_id=2029Eta zuek zertan gastatuko duzue? Zertan gastatuko dute dirua goierritarrek? from GITB on Vimeo.


Gaur egunkarietan maxiatzen nenbilela emakumeen kirolaren inguruko gogoeta hau aurkitu dut Gara egunkariko Iritzia sailean. Ez dakar nobedaderik, zaharrak berri oraindik, zoritxarrez, baina halako artikulu bat hedabideetan kaleratze hutsa ere erraza ez denez...Zirikazan (Josebe Egia). BIGARREN MAILANOn dagizuela!


Maitatu, ikasi, ari,….. EUSKALAKARI. Euskarak egiten gaitu euskaldun eta herri eta euskaltasunak, munduko. Euskarak ez du baztertzen, batzen baizik; Euskal Herri osoaren eta euskal herritar guztien integraziorako baldintza da. Korrikak Euskal Herriaren lurralde osoa zeharkatuko du euskaraz, euskal nortasuna eta kultura indartuz; herrietan egitasmo eta ekitaldi ugari eginez ekitaldiaren inguruan. Ongi etorria izan bedi, euskal erreferentziak ezabatzeko politika oso bat bideratzen ari direnean, Espainia-Frantziatik, Euskal Herriko gobernu ezberdinetatik eta UMP- PSOEtik. «Euskal Herria» te...


Stéphane Hesselek liburuxka bat atera berri du izenburu honekin: haserretu zaitezte. Hori da bere oihua, bere aldarria. 93 urte ditu eta bere bizitzaren azken txanpan dagoela badaki. Bigarren mundu gerran, nazien aurka aritu zen, gogor aritu ere, eta haserretzeko grina horrek asko lagundu ziola adierazten digu. Bai kontzentrazio eremuetatik bi aldiz ihes egiteko, bai erresistentzian aritzeko erresistentziaren funtsezko arrazoia haserrea izan zena.Erresistentziaren Kontseilu Nazionalean parte hartu zuen eta orain dela 66 urte osatu zuten programa aldarrikatzen jarraitzen du, esan nahi baitu ...


Telebista edo interneta bisitatzen duen orok (surflari izan edo ez), azken aldian izan du Aizarnazabal aldean sartu den itsasaldi baten berri. Itsaskirria ez da ordea Irlanda inguruan ibili ohi diren borrasketako iñork sortua, lagunok, gizakiak sortu eta saldu ditu oraingoan uhinak (oraingoz saldu hobeto, sortu baino). Aspalditk zebilen inguruotan, olatu artifizial bat egiten ari zirenaren zurrumurrua. Batzuk zioten Getarian frogatua zutela “pitxipro*” batzuekin, beste batzuk sorbalda ingurura gerturatzen zen garaierako olatua zela, … Zalantzak baztertuz (edo gehituz), orain g...


Gaur egun herri honetan daukagun egoera sozio-ekonomikoa kontutan hartuz gero, krisia, langabezia, ezberdintasun sozialen areagotzea, e.a,  beharrezkoa iruditzen zaigu Abiadura Handiko Trenaren (AHT) makro-azpiegiturari buruz dugun des-informazioari aurre egitea eta txikizio honi buruz ditugun informazio eta xehetasunak gure bizilagunei zabaltzea.Heldu den ekainean berean hastekoak dira Castejón eta Villafranca arteko AHTren lanak eta Iruñea eta Gasteizko gobernuen artean sinaturiko hitzarmena dela medio (nafar korridorea eta euskal Y grekoaren arteko lotura Sakanatik gauzatuz) gure in...


Hemengo eta hango ordezkari politiko gehienek diotenez, Zangituk salbatuko du Altsasu. Zangituko makropoligonoak hain zuzen. Betirako gainera. Ikus bestela:UPNko Alba Kontseilariaren hitzak dira (erdara batuan jaurtiak): "Sakana izango da Nafar Gobernuak aurreikusi dituen eremu logistikoetako bat edo besteren onuradun ". Eta ez da hori egokitu zaigun “sari” bakarra: "Abiadura Handiko korridoreak aukera handiak ekarriko ditu lur honetara… onurak ekarriko ditu zeharkatuko dituen eremuetara, enplegu aukera gehiago eragingo dituen etorkizuneko negozioa garatzeko aukerak, izan ere”.Onura horiek ...


3 urte, 36 hilabete, 1096 egun, 26304 ordu, 1578240 minutu, 94694400 segundu,… Ziklo bat.   Gogoan iltzatuta dut 2007ko irailaren 1a. Jantzi, gosaldu, etxeko giltzak eta ilusioz beteriko motxila bizkarreratu eta autoa arrankatu nuen hura. Nora eta Donostiara abiatzeko. Helmuga: Kirol Etxea. “Bai, hor, Anoeta kirol estadioaren azpian dagoen bunker hori”.   Nire lehen laneguna zen, lehenengoetan lehenengoa. Ekainean ikasketak amaitu eta zuzenean Gasteiztik Donostiarako bidea hartu nuen, charter hegaldia, curriculuma osatzen lanik izan gabe. Emakumea Pilotari egitasmoan arituko nint...


Azken bilkuran Irurtzungo Udalak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) inguruan Nafarroako hainbat hautetsi independientek sustatutako mozioa onartu zen, NaBaik eta hautetsi independentistek adostutako aldaketa pare batekin. Zinegotzi independentistak izan ziren mozioa aurkeztu zutenak. UPNko zinegotziek kontra bozkatu zuten. Onartutako idatzian Irurtzungo Udalak AHTren kontra azaldu da “egitasmo suntsitzaile eta antisoziala delako eta erakundeek ez dietelako populazioari eta herriei iritzia emateko aukerarik eman”. Orain arte egin denaren kontra herritarrek egitasmoaren inguruko eztabaidan part...


Dirudienez FACUA-kontsumitzaileak martxan elkarteak Power Balance España eskumuturrekoen etxea salatu du Osasun Ministeriaren aurrean, bere produktuak pseudomirarizko propietateak dituela esateagatik: oreka, indar, malgutasun, erritmo, koordinazio eta beste abarren handitzea, besteak beste.Eguneroko estres, kutsadura eta elikadura txarraren eragin kaltegarrien kontrako efektua egiten duela aldarrikatzen dute saltzaileek.Egia esan, ez dut uste horrelako eskumuturreko batek horrelako efekturik izan dezakeenik, eta, beraz, ez ditut 35€ ordaindu eskuratu ahal izateko. Dena den, badago kontrakoa...


Ez naiz pilotazaleegia, baina partida onekin gozatzen dut. Aste honetan buruz buruko txapelketa aurkeztu digute, eta ez dute inor axolagabe utzi.Lehen kanporaketetan frontoiak erdi hutsik egoten zirela zioten enpresek, eta txapelketa 9 pilotarik jokatuko dute, partida guztiak goi-mailako bihurtzeko asmoz, eurentzat hoberenak diren jokalarieik soilik parte har dezaten utziz, elitearen txapelketa. Asier Olaizola, Patxi Ruiz... hori bai elitea. Txapelketa elitista deitu beharko zaio, beharbada. Non daude Pablito edo Titin III (frontoi osoan espezialistak izan ez arren), frontoiak bete nahi bad...


Baliteke bakarra izatea, baina aurrekoan Pulp Fiction filma ikusi eta ez zitzaidan gustatu.Pertsonaiak gustatu zitzaizkidan, baita aktoreak ere (aktore-multzo bikaina). Pertsonaien arteko arteko elkarrizketak oso onak iruditu zitzaizkidan. Hauei lotutako komentario batzuk bikainak dira, Me voy a casa a que me de un infarto, esaterako.Umore fina du, umore beltza delakoa. Elkarrizketek irrifarre bat irudikarazten zuren nire ahoan. Filmaren banaketa gustatu zitzaidan, "puzzle" moduan; pieza ezberdinak maisuki akoplaturik zeudela iruditzu zitzaidan.Pelikularen bi ordu t'erdiak azkar igaro ziren...


Jesús Mari Mendinueta (Alcalde de Arbizu), Gorka Labat, (concejal de Tafalla) y Mariné Pueyo (concejala de Iruñea) firman un artículo de opinión (en euskera y castellano) sobre los impactos del TAV en Nafarroa, centrado en los problemas sociéconomicos que nos traerá a los navarros si deciden construirlo. El artículo aparece hoy en Nafarroan.com, y aquí os dejamos con unos párrafos. aunque merece la pena leerlo entero...El proyecto del Tren de Alta Velocidad (TAV) es la mayor infraestructura jamás planteada en Navarra hasta la fecha, tanto por su coste económico como por su dimensión y conse...


Hendaiak eta Irunek Estatuek ezarritako “Espaina eta Frantzia” deritzotenaren arteko muga sufritu izan dugu urteetan zehar. Mugaren eragina zatikatzailea, halaber, ez zen Irun eta Hendaian bukatzen, Euskal Herriko herri guztietara hedatzen baitzen. Muga desagertu ondoren gauzak ez ziren egun batetik bestera aldatu eta muga ikustezin bat geratu zen gure artean. Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko elkar ezagutza eta harremanak hobetzeko denbora behar duen prozeso eder bat abian dago ezkeroztik. Herri berbera izanik kolonizazio mota ezberdinak sufritu izan ditugu Bidasoaren bi aldeetara bizi...


En la bahía del Txingudi hemos sufrido durante años la denominada frontera entre España y Francia impuesta por ambos estados. La fragmentación que ella originaba transcendía (lógicamente) Hendaia e Irun y se extendía a toda Euskal Herria. Al eliminar la muga las cosas no cambiaron de la noche a la mañana y una frontera invisible permaneció entre las dos villas y por extensión entre Iparralde y Hegoalde. Desde entonces nuestro pueblo dividido a la fuerza continúa buscándose y acercándose en un hermoso pero lento proceso. Las gentes de ambos lados del Bidasoa hemos vivido dos tipos de colon...


Askorentzat plazera da merkealdira joatea. Beste batzuentzat tortura. Hainbatek ondo aprobetxatzen dute. Zenbaitek dirua alferrik baino ez dute erabiltzen.Zuek zein taldetakoak zarete? Ezer erosten duzue? Zer? Zergatik? Nola kontrolatzen duzue inpultso kontsumista? Konta ezazue, jakin nahi dugu-eta


Iragan larunbatean, hilaren 14an, Tolosako Usabal kiroldegian jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko 3. finalerdian ere present izan zen emakume pilotarien egoera. Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi bertsolariek hausnartu zuten gaiaren inguruan elkarrekin zortziko txikian egindako bertsoaldian. Jarraian duzue oso-osorik. Gaia: zu, Ainhoa, pilotaria zara eta partida bat jokatu behar duzun bakoitzean kandela bat jartzen dio Uxue amonak Ama Birijinari. Azkenaldian, ez duzu partida bakar bat ere irabazten.   1. Ainhoa   Nahizta kandela ari de...


Gaurko Guaixe aldizkarian iritzi gutun bat agertzen da, non Arturo Carreño Parras, Altsasuko IUN-NEB zinegotziak, AHT ibilbidea Sakanatik egitea, oraingo trazaketa egokituz, proposatezn du. Interesgarria iruditu zait proposamena, nahiz eta  beraiekin ez nagoela guztiz ados, eta horregaitik hona ekartzen dut:Fomento Ministerioak aurki erabakiko du Nafarroako korridorea eta euskal Y-a lotzeko proposamena. Mota eta baldintza guztietako pertsonen zentzutasunez, berriro ere aldarrikatzen dugu lotura edo konexio hori Iruñea eta Gasteiz arteko egungo korridoretik egiteko, Altsasuko herriko ge...


Bat baino gehiago dira oraindik ere, ustez gure jendarte ezin progre eta aurreratuago honetan, non berdintasuna hitza ia egunero ahoz-aho darabilkigun, neskak pilotan ikusita tripako min eta buru-kantsazio handi xamarrak izaten dituztenak. Noski, zenbaiten iritziz, pilotalekuetako orduak lapurtzen dizkiegu gure kapritxoa asetu nahi izatearren, beste zenbaitentzat ez gara ikuskizuna eskaini eta pilotan ondo jokatzeko gai (iritzi hau sekula jokatzen ikusi ez gaituztenen artean ohikoa da) eta bada beste multzo bat elefante gorri bat hegan ikusi izan balu baino arraroa...


Nafartar talde batek Arartekoarengana jo genuen joan zen abenduan. Nafar Gobernuak Abiadura Handiko Trenaren, AHTaren, proiektuarekin duen jarrera salatzea zen gure nahia, uste baitugu AHTaren inguruko informazioa ezkutatzen eta proiektu horren aurka gaudenon lana oztopatzen ari dela. Nafar jendartean proiektu honen inguruko edozein eztabaida galarazi nahi dela agerikoa da.AHTa ezartzeak, ingurugiro, jendarte eta ekonomia arloetan izanen lituzken eraginak jasoko zituen txostena egitea MECSA enpresari esleitu zitzaion. Arartekoarengana jotzearen arrazoia MECSAri eskaini zitzaion AHTaren erag...


                           Durangon duela gutxi bizikleta karrila egiten hasi dira. Polemika handia dago. Hausnarketarako hona hemen puntu batzuk: Zer deritzozu Durangoko bizikleta karrilari? Ondo eginda dagoela uste duzu?  Bizikleta karrila dela eta, kotxe aparkaleku gutxiago daude eta orain non aparkatuko dugu?  Espaloiaren ondoan egotea, ez ote da arriskutsuegia?  Nola eta non egingo zenuke zuk bizikleta karrila?


Azken iruzkinak