Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Aurrerantzean Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko Emakumea Pilotari proiektuko ekintzen berri federazioako web gune ofizialean izango duzue ikusgai:www.gipuzkoapilota.orgBertan, EmP (Emakumea Pilotari) atalean, izango duzue informazio guztia: kartelera, emaitzak, egutegia, sailkapenak, argazki galeria, ikastaroen inguruko informazioa eta nesken paleta eskoletako berri.Honetaz gain, facebook sare sozialean ere federazioak proiektu honen barnean antolaturiko ekintza guztien berri izango duzue. Hona hemen lotura:www.facebook.com/emakumea.pilotari  


Urriaren 27an Zarauzko Aritzbatalden jokaturiko neska nagusien elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketako finalak oso onak izan ziren eta emozio handia egon zen bi partidetan. Arratsaldeko lehenengo finala 2. mailakoena izan zen. Bertan, ligaxka osoa menderatu zuen Orio taldeak aurrez-aurre Zarautz 2 taldea izan zuen. Hasieran bazirudien Orioko bikotea sendoagoa zela, baina zarauztarren hasierako urduritasunak lasaitu bezain laister partidaren agintea hartzea lortu zuten Itxaso eta Leirek. Berdinketa ugari egon ziren arren, partidaren azken txanpan Zarauzko bikoteak tanto ugari lotu zitu...


Aurreko bi asteetan nagusi kategoriako bi mailetako ligaxkako azken jardunaldiak jokatu ondoren, dagoeneko finalisten izenak baditugu bi mailetan. 2. mailan, auzokideak diren bi herrietako taldeak arituko dira nor baino nor, Orioko taldea Zarautz 2 taldearen aurka. Orioko taldeak iaz ere nagusi kategoriako 2. mailan txapela eskuratzea lortu zuen, baina aurtengoan zarauztarrak gogor etorriko dira, euren etxean irabazteko aukera izango baitute. Ligaxkan Zarautz 2 taldeak 24 eta 30 galdu bazuen ere Orioren aurka, finala beste partida bat izango da eta bi taldeek izango dituzte euren aukerak. B...


Pasa den asteburuan jokaturiko partiden ondoren pixkanaka argitzen ari da ligaxka amaierako sailkapena zein izango den. Hona hemen emaitzak: 1. maila HERNANI 2 17 30  SU-BERRI 2 HERNANI 1 30 13  ORIO 2. maila ZARAUTZ 1 16 30  ORIO HERNANI 2 30 17  HERNANI 3 HERNANI 1 20 30  ZARAUTZ 2 Asteburuko honetan, ligaxkako azken aurreneko jardunaldia jokatuko da eta pixkanaka azken fasera pas...


Pasa den asteburuko partiden emaitzako ondorengoak izan dira: 1. maila SU-BERRI 2 30 20  HERNANI 1 ORIO 11 30  SU-BERRI 1 2. maila ZARAUTZ 2 24 30  ORIO HERNANI 3 30 24  HERNANI 1 HERNANI 2 30 13  ZARAUTZ 1 3. jardunaldiko partiden kartelera ofiziala ondorengo loturan ikus dezakezue:http://www.gipuzkoapilota.org/pub/cartelera.asp?idioma=eu 


Pasa den asteburuan jokatu ziren nagusi kategoriako Gipuzkoako txapelketako 1. jardunaldiko partidak ondorengo emaitzekin: 1. maila SU-BERRI 1 30 / 23 SU-BERRI 2 HERNANI 1 19 / 30 HERNANI 2 2. maila ORIO 30 / 20 HERNANI 3 ZARAUTZ 1 30 / 22 ZARAUTZ 2 HERNANI 1 30 / 21 HERNANI 2 2. jardunaldiko partiden kartelera berriz GEPF-ko web gunean aurkituko duzue edo ondorengo loturan: http://www.gipuzkoapilota.org/pub/cartelera.asp?idioma=eu


Aurrerantzean, Emakumea Pilotari proiektuaren inguruko argazkiak ikusteko Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko web gunera jo beharko duzue. Hona hemen lotura:http://www.gipuzkoapilota.org/pub/galeriaCarpeta1.asp?idioma=eu


Asteburu honetan hasi da ezker hormako neska nagusien Gipuzkoako txapelketa. 1. jardunaldi honetan 1. mailakoen bi partida izango dira jokoan eta 2. mailakoen 3 partida. Kartelera ofiziala ondorengo loturan aurki dezakezue:http://www.gipuzkoapilota.org/pub/cartelera.asp?idioma=euAipatu, 1. mailan hiru elkartetako (Hernani, Orio eta Su-Berri) 5 taldek parte hartuko dutela eta 2. mailan berriz hiru elkartetako (Hernani, Orio eta Zarautz) 6 taldek.Zorte on denei!


Denboraldi berri honetan, dagoeneko antolatzen ari gara Emakumea Pilotari proiektuko hiru ataletako ekintzak.Kirol Federatuan, lehenengo lehiaketa ofizila asteburu honetan hasiko da, hain zuzen ere Neska Nagusien Ezker Hormako Elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa. Urriaren hasieran berriz, jubenilen Gipuzkoako txapelketa hasiko da. Denboraldiko lehiaketa egutegia zehaztua dago eta horren arabera, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 7 txapelketa antolatuko ditu (4 ezker hormakoak eta 3 trinketekoak).Eskola Kirolean berriz, nesken paleta ezberdinak martxan jartzeko antolaketa lanekin ari g...


Pasa den larunbatean ospaturiko trinketeko Emakumea Pilotari txapelketan Su-Berriko bi pilotari nagusitu dira 1. mailan zein 2. mailan.Goizeko lehenengo finala 2. mailakoa izan zen eta bertan Mirari Etxegia (Orio) eta Ainhoa Garmendiak (Su-Berri) finalera partidarik galdu gabe iritsitako Maite Redondo (Zarautz) eta Ariane Arrieta (Hernani) mendean hartu zituzten. Ainhoa Garmendia urduri xamar eta lekuz kanpo agertu bazen ere partida hasieran, pixkanaka hobeto jokatzen hasi zen eta Etxegia bikotekidearen laguntzarekin, partida 22 tanton berdintzea lortu zuten. Hortik aurrera, Redondo et...