Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Larunbatean, hilak 26, ospatuko da Tolosan Emakumea Pilotari Eguna. Ez da herrigunean izango, Uzturpe pilotaleku luzean baizik.Goizeko 10ak inguruan elkartu eta hamar bat orduko jardun etengabeaz gozatzeko parada izango dute bertaratzen diren emakume paletariek. Hau ia ohiko hitzordua bihurtu da aisialdiko paleta ikastaroetan diharduten emakumeentzat, ikasturtea amaitzeko festa egun aparta baita.Gipuzkoako Txapelketa Herrikoia, txoko ezberdinetan antolaturiko paleta saioa, bazkaria, dantzaldia eta bat-bateko paleta saioak ez dira faltako ziur aski.Handik bueltan saiatuko gara datorren astea...


Bihar ostirala, hilak 25, emango zaio hasiera Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketari, paleta argentinarrean. Hona hemen txapelketaren gaineko xehetasun batzuk:Mailak: 1. eta 2.aJokatzeko egunak: ostiral iluntze eta larunbat goizakLekua: Gaska trinketa (Donostia)Iraupena: hilabete inguruBikoteak: 1.maila 2.maila Echave-ManzisidorAburuza-MoronIrazustabarrena-UgaldeGoikoetxea-Evaristti Etxegia-GarmendiaPerez-GutierrezTijero-SenperArriola-PagolaHuizi-MendizabalRedondo-Arrieta Aste honetan honako partidak jokatuko dira ostiral eta larunbata artean, denak ere 2.mailako txape...


Bihar, hilak 18, amaituko da Donostiako Gaska trinketean hiru jardunalditako iraupena izan duen Trinketeko Elkarteen arteko Emakumeen Gipuzkoako Txapelketa.Iragan asteburuan jokatu ziren finalerdiak. Hona hemen emaitzak eta argazkiak: 1. taldea 2.taldea Su-Berri 130 Hernani 222 Su-Berri 230 Hernani 119 1.finalerdia 2. finalerdiaFinalera, beraz, Anoetako Su-Berri elkarteko bi bikoteak sailkatu dira. Jaialdia bihar iluntzean izango da Donostiako Gaska trinketean, 20:15ean hasita. 1. taldea 2.taldea Su-Berri 1 Su-Berri 2 Gogoratu ordutegi ofiziala ...


Iragan larunbatean jokatu ziren Hernaniko udal pilotalekuan 2011-2012 ikasturteko paleta txapelketako finalak. Ondorengo taulan dituzue emaitzak: Kategoria 1.taldea 2.taldea Alebin mutilak Ikasberri 20 Lardizabal-Aia 14 Alebin neskak Txinkorta B 15 Langile 20 Infantil mutilak Oianguren B 24 Jakintza 25 Infantil neskak Loinazpe-Ataun 11 Lizardi-Aia 25 Kadete neskak Lizardi-Aia 25 San Benito-Ataun 12 Hem...


Gaur bi aste eskas, maiatzaren 6an, eman zitzaion bukaera euskal pìlotako federazioen artean jokatzen den GRAVN txapelketari. Gasteizen jokatu ziren ezker hormako finalak eta trinketekoak, aldiz, astebete lehenago, Bilboko Bizkaia trinketean.Gipuzkoako selekzioa txapeldunorde izan da eta egindako lanaren fruitua gutxi-gutxika bada ere hasi da bistaratzen. Izan ere, Nafarroa indartsuarengandik oso gertu amaitu du bai ezker horman eta baita trinketean ere, bi puntutako tartearekin atzetik geratuz bi kasuetan.Nesken ordezkaritzari dagokienez, gipuzkoarrek trinketeko hiru finaletatik batean bur...


Larunbatean, maiatzak 12, amaituko dira 2011-2012 ikasturteari dagozkion Gipuzkoako eskolarteko pilotako txapelketak parte hartzeko ibilbidean. Hernaniko udal pilotalekuan jokatuko dira paletako finalak. Ondoren duzue partiden berri: Kategoria 1.taldea 2.taldea Alebin mutilak Ikasberri Lardizabal-Aia Alebin neskak Txinkorta B Langile Infantil mutilak Oianguren B Jakintza Infantil neskak Loinazpe-Ataun Lizardi-Aia Kadete neskak Lizardi-Aia San Benito-Ataun Jaialdia 15.30ean hasiko da. Informazio gehiagorako: GEPFZorte on eta ondo...


Denboraldiaren azken txanpan trinketeko lehiaketarik garrantzitsuenetako bat heldu da Gipuzkoako lizentzia duten pilotarientzat, Trinketeko Emakumea Piotari Txapelketa.Hilaren 14ra arte dago irekita izena emateko epea eta hortik aurrera ez da parte hartzeko aukerarik izango.Hona hemen xehetasun nagusienak:Mailak (norberak aukeratzeko): 1. eta 2.a Datak (partaideen araberakoa): maiatzak 25-ekainak 30Partidak ostiral arratsalde eta larunbat goizetanLekua: Donostiako Gaska trinketaOhi bezala, elkarteko ordezkarien bidez eman beharko da izena.


Urrian jarri ziren martxan Gipuzkoako hainbat herritan emakumeentzako paletako aisialdiko ikastaroak eta ikasturteko azken hilabete eta erdian murgiltzear dira gehienak. Dozena bat herri ingurutan biltzen dira astero paletan jarduteko ehun emakumetik gora, besteak beste, Azkoitia, Tolosa, Donostia, Villabona, Oiartzun, Usurbil, Hernani eta Zizurkilen.Ohiko hitzordua bihurtu den lez, Emakumea Pilotari Eguna ospatuko dute ikasturtea borobildu asmoz, maiatzaren 26an, ikasturte amaierako festa eguna. Tolosan izango da aurtengoa eta Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren azken faseaz gain paleta sai...


Martxoan hasi eta maiatzaren hasieran amaituko da Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen federazioen arteko sari hau. Iragan asteburuan jokatu ziren Bizkaian trinketeko finalak eta honetan, berriz, Gasteizen jokatuko dira ezker hormako txapelketari dagozkionak.Hemen duzue nesketan jokatuko diren finalen berri: Maila 1.taldea 2.taldea Gazteak GIPUZKOA BIZKAIA 22 azpikoak ARABA BIZKAIA Nagusiak ARABA GIPUZKOA Ordutegiak eta informazio xeheagoa: EEPFTrinketeko emaitzen berri ere erantsi dugu ondorengo taulan: Maila 1.taldea 2.tal...


Gaur, hilak 4, ekingo diote Gaska trinketean Trinketeko Elkarteen arteko Gipuzkoako Txapelketari. Oso txapelketa motza izango da, hiru jardunaldikoa, eta final laurdenetako lau norgehiagoka izango dira jardunaldi honetan jokatuko direnak. 1. taldea 2.taldea Su-Berri 1 Hernani 4 Su-Berri 2 Ramuntxo Hernani 2 Hernani 3 Hernani 1 Zarautz Ordutegi ofiziala: karteleraGaur garaipena eskuratzen duten lau taldeek datorren asteko finalerdietarako txartelak eskuratuko dituzte. Zorte on eta animo!