Gipuzkoa txapeldunorde GRAVNean
Gaur bi aste eskas, maiatzaren 6an, eman zitzaion bukaera euskal pìlotako federazioen artean jokatzen den GRAVN txapelketari. Gasteizen jokatu ziren ezker hormako finalak eta trinketekoak, aldiz, astebete lehenago, Bilboko Bizkaia trinketean.
Gipuzkoako selekzioa txapeldunorde izan da eta egindako lanaren fruitua gutxi-gutxika bada ere hasi da bistaratzen. Izan ere, Nafarroa indartsuarengandik oso gertu amaitu du bai ezker horman eta baita trinketean ere, bi puntutako tartearekin atzetik geratuz bi kasuetan.
Nesken ordezkaritzari dagokienez, gipuzkoarrek trinketeko hiru finaletatik batean bururatu zituzten txapelak eta ezker horman
jokaturiko bietan. Beraz, nesketan garaipen gehien lortu duen selekzioa
Gipuzkoakoa izan da, seitik hiru eskuratuz, erdiak.
Informazio gehiago nahi izanez gero: EEPF
Iruzkinak
Utzi iruzkina: