Emakumea Pilotari Eguna

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-05-04 12:56

Urrian jarri ziren martxan Gipuzkoako hainbat herritan emakumeentzako paletako aisialdiko ikastaroak eta ikasturteko azken hilabete eta erdian murgiltzear dira gehienak. Dozena bat herri ingurutan biltzen dira astero paletan jarduteko ehun emakumetik gora, besteak beste, Azkoitia, Tolosa, Donostia, Villabona, Oiartzun, Usurbil, Hernani eta Zizurkilen.



Ohiko hitzordua bihurtu den lez, Emakumea Pilotari Eguna ospatuko dute ikasturtea borobildu asmoz, maiatzaren 26an, ikasturte amaierako festa eguna. Tolosan izango da aurtengoa eta Gipuzkoako Txapelketa Herrikoiaren azken faseaz gain paleta saioak, bazkaria, dantza eta beste hainbat ekintza egingo dituzte bertaratzen direnek.

Eguna hurreratu ahala emango dizuegu informazio gehiago.


Utzi iruzkina: