Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Atzo, urtarrilak 23, Legazpiko Haztegi Ikastolan paleta sustatzeko jarduerak burutu zituzten 1. eta 2. DBHko ikasleek. Heziketa Fisikoko saioetan Emakumea Pilotari Proiektuko teknikari baten laguntzaz ariketa eta jolas ezberdinak burutu zituzten paleta ardatz hartuta. Legazpiko Nesken Paleta Eskola sortzeko bidean emandako urrats bat gehiago da hau. Datorren astean beste sustapen jarduera batzuk burutuko dira ikastetxe berean, neskek paletan aritzeko aukera izan dezaten eta kirol hau burutuz ondo pasa dezaten. Sustapen jarduera hauek LHko 5 eta 6. mailetan eta DBHn burutuko dira, ondor...


Duela astebete jarri zen abian 20 urtetik gorako emakumeei zuzenduriko paleta ikastaroa Hernanin. Hasiera batean talde bat edo asko jota bi sortzea espero bazen ere, jendetza bildu da eta une honetan ia 3 dira osaturik dauden taldeak. 27 dira momentuz ikastaroan izena eman duten emakumeak eta astelehen goizez, ostegun goizez eta ostegun arratsaldez izaten dituzte saioak. Hona hemen saioen inguruko xehetasun batzuk: Astean ordu eta erdiko saio bat Kuota: 45€ Orduak: Astelehen goizak: 9:30-11:00 Ostegun goizak: 9:30-11:00 Ostegun arratsaldeak: 14:45-16:15 Taldeen osaketa: Astelehen g...


Txapelketa honen inguruko zertzeladaren bat aurreko astean eman ostean, oraingo honetan informazio zehatzagoa aurki zenezakete. Hona hemen txapelketa honen ezaugarririk nagusienak: Maila bakarrean antolatuko da, kadete kategoriatik gorakoei zuzenduta Partidak Gipuzkoako herri batean-bitan jokatuko dira. Xehetasun hau izenematearen baitan dago Partidak larunbat arratsaldetan izango dira Izenematea: azken eguna urtarrilaren 18a da Hasiera data: urtarrilak 26 Amaiera data: martxoak 8 Gogorarazi nahi dizuegu txapelketa hau irekia denez, edozein elkartetako pilotariek edozein elkartetakoekin (e...


Asteburu honetan bertan ekingo zaio frontoiko Euskadiko kluben arteko txapelketari. Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen txapelketa honetan Gipuzkoako hainbat elkartetako neska pilotariak arituko dira. Jubeniletan: Ataun, Hernani 1, Hernani 2 eta Kuku. Nagusietan: Intxaurrondo, Kuku eta Real Sociedad Informazio gehiagorako EEPF-ren webgunera jo dezakezue: www.euskalpilota.com. Zorte on denoi!!


Abenduaren 29an amaitu ziren gomazko paletako Gipuzkoako txapelketak. 2008a hasi berri den honetan ia hilabeteko tartea izango dute lehiaketarik gabe neska federaturik gehienek. Izan ere, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak hurrengo antolatuko dituen txapelketak urtarrilaren bukaeran - otsaileko lehen asteburuan hasiko dira. Ezker Hormako Eliteko DV txapelketa Euskal Herri mailako 16 pilotaririk onenek hartuko dute parte Diario Vasco egunkariak finantzatuko duen txapelketa berri eta erakargarri honetan. 8 bikote osatu dira eta bi multzotan banatuko dira. Joaneko l...


Aurrez Tolosa, Donostia, Ibarra, Arrasate eta azkena Hernanin egin dugun bezala, Azpeitian ere paleta ikastaroa jarriko da martxan.     Paleta ikastaroko saioak astelehenetan burutuko dira. Ordutegia, berriz, honakoa: 9-10:30 eta 10:30-12:00, aukeran. Hasiera eguna urtarrilaren 14a izango da eta ekainaren 30era arteko iraupena izango du. Izena emateko azken eguna, berriz, urtarrilaren 11 izango da, eta igerilekuan egin daiteke.    Ikastaroa egiteko 45 €-ko kuota ordaindu beharko da eta materiala irakasleak berak eramango du. Teniseko pilotak eta 450 gramo...


Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Hernaniko udal kirol patronatuarekin lankidetzan paleta sustatzeko saioak antolatu zituen Hernanin abenduaren 10a eta 26a bitartean. Saio hauek amaitu ondoren, urtarriletik ekainera bitartean paleta ikastaroa martxan jartzeko asmoa dute orain. Goizetako taldea astelehenetan 9:30etatik 11:00etara arituko da. Arratsaldez ere taldea atera nahiko litzateke. Bigarren talde hau astelehen edo ostegunetan 14:45etatik 16:15etara bilduko litzateke saioa burutzeko. Ikastaroaren ezaugarririk nagusienak hauek dira: Hasiera data: urtarrilak 7, astelehena&n...


Joan zen larunbatean, abenduak 29, jokatu ziren Intxaurrondoko frontoian neska jubenilen Gipuzkoako txapelketako finala eta emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako 3 eta 4. postuak eta finala. Hona hemen bertan jokatutako neurketen emaitzen taula: 1. TALDEA Emaitza 2. TALDEA Kategoria HERNANI 1 11-30 KUKU 1 Jubenilak INTXAURRONDO 30-20 IKASBERRI Nagusiak KUKU 30-16 REAL SOCIEDAD Nagusiak Neska jubenilen neurketak orekatua zirudien hasi aurretik eta hala izan zen lehen 10 tantoetan, berdinketa ugari izan baitziren. 10. tantotik aurrera, ordea, Kukukoek zu...


2007ko azken ostiralean, abenduak 28, egin zen Donostiako Kirol Etxean Neska Federatuen Topagunea sortu eta martxan jartzeko lehen bilkura. 20 pilotari inguru bertaratu ziren eta bertan hainbat gairen  inguruko informazioa jaso eta iritziak plazaratu ziren. Pilotari gehienek jokatzeko gogoz daudela jakinarazi zioten Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioari. Hori dela eta, baliteke urtarrilaren amaieran hasita 2. mailako pilotarientzat (eliteko DV txapelketan ez daudenentzat) Txapelketa Ireki bat antolatzea. Hala ere, izenematearen baitakoa izango da antolatzea. Eliteko gomazko pale...


Bihar, abenduak 28, jarriko da abian Neska Federatuen Topagunea. Batzorde berri honen helburu nagusia neska federatuek euren iritzia eman eta kezkak azaltzeko gune bat izatea da. Azken batean, pilotariei eurek dituzten iritzi, arazo, kezka eta abarren inguruan jarduteko aukera ahalbidetzea. Gipuzkoan federatuta dauden neska guztiei egin zaie deialdia. Arratsaldeko 18:00etan Kirol Etxean egingo da bilera eta hona hemen jorratuko denaren inguruko gai-zerrenda: Topagunearen aurkezpena Eliteko DV Txapelketaren inguruko informazioa ematea Euskal Herri mailan (2. mailako pilotarie...