Neska Federatuen Topagunea. I. batzarra
2007ko azken ostiralean, abenduak 28, egin zen Donostiako Kirol Etxean Neska Federatuen Topagunea sortu eta martxan jartzeko lehen bilkura. 20 pilotari inguru bertaratu ziren eta bertan hainbat gairen inguruko informazioa jaso eta iritziak plazaratu ziren.
Pilotari gehienek jokatzeko gogoz daudela jakinarazi zioten Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioari. Hori dela eta, baliteke urtarrilaren amaieran hasita 2. mailako pilotarientzat (eliteko DV txapelketan ez daudenentzat) Txapelketa Ireki bat antolatzea. Hala ere, izenematearen baitakoa izango da antolatzea.
Eliteko gomazko paletako DV txapelketa ere antolatuko da aurten lehenengoz, Federazioaren eta DVren arteko lankidetzari esker. Bertan Euskal Herri mailako 16 pilotarik jokatuko dute. Ia lurralde guztiak izango dira ordezkatuta, Araba izan ezik, antolakuntza batzordearen arabera ez baitago eliteko neskarik bertan oraindik orain. Urtarrila amaiera inguruan hasi eta otsailaren amaierara arte jokatuko da.
Beste hainbat puntu ere jorratu ziren, tartean, denboraldi honetako egutegia, baina aurrez agerturik daude esanguratsuenak izan litezkeenak.
Bilkura amaitu ostean luntx txiki bat egin zuten pilotariek.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: