Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Bihar gaueko 9etatik aurrera jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean Trinketeko Gipuzkoako elkarteen arteko neska jubenilen txapelketako ligaxkako azken partida eta neska nagusien kategoriako finalerdiak. Honenbestez, bihar ezagutuko dugu finalera igaroko diren lau taldeak zein izango diren. Hona hemen biharko partiden berri: Kategoria 1. taldea 2. taldea Ordua Neska jubenilak Ramuntxo Hernani 1 21:00, 1.partida Neska nagusiak Kuku Zumaia 21:00, 2.partida Neska nagusiak Intxaurrondo Ikasberri 21:00, 3.partida Neska jubeniletan ligaxkako lehen bi sailkatuek eskurat...


Joan den ostiralean, apirilaren 4an, Irurako Ametsa trinketean Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako bi neurketa jokatu ziren. Berez 3 ziren jokatzekoak, baina bat bertan behera geratu zen. Hona hemen, hortaz, neska jubeniletan eta neska nagusien kategorian jokatu ziren neurketetako emaitzak. KATEGORIA 1. taldea 2. taldea Neska jubenilak Hernani 2 14 30 Ramuntxo Neska nagusiak Urnieta -- -- Zumaia Neska nagusiak Ikasberri 30 7 Hernani Ia bi jardunaldi jokatu dituzte neska jubenilek ligaxkan eta neska nagusiek, aldiz, final-laurdenetako norgehiagokak...


Neskak Iruran

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-04-03 17:16

Bihar Irurako Ametsa trinketean nesken gomazko paletako bi partida jokatuko dira, gaueko 9etatik aurrera. Biak ala biak ere Trinketeko Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa - Kutxa Sariaren baitan. Hona hemen bihar jokatuko diren partiden berri: PARTIDAK 1. Taldea 2. Taldea Ordua 1. partida Hernani 2 Ramuntxo 21:00 2. partida Ikasberri Hernani 1.aren ondoren Gaueko lehen norgehiagoka neska jubenilen ligaxkako bigarren jardunaldiari dagokiona izango da. Bigarrena, berriz, neska nagusien kategoriako final-laurdenen baitakoa. 3. partida bat ere bazen jokatzekoa nagusien maila...


Joan zen ostiralean, martxoaren 28an, hasi zen Irurako Ametsa trinketean neska jubenilen kategoriako Gipuzkoako elkarteen arteko trinketeko txapelketa. Aurreko astean iragarri bezala, partida bakarra jokatu zuten neskek, Hernani elkartekoek jokatu zuten euren artean, hain zuzen ere. Lehia nahiko polita jokatu zuten, ordu erdi ingurukoa, hasieran parekatua, baina amaierarako zulotxoa ireki zuten markagailuan irabazleek. Hona hemen emaitza: 1. TALDEA 2. TALDEA Hernani 1 Eneritz Perez Irati Ugaldea 30 19 Hernani 2 Eli Gutierrez Nagore Zabala Argazki galerian dituzue bertan atera...


Asteburu honetan jokatuko da federazioen arteko GRAVN txapelketako 2. jardunaldia. Gipuzkoak Arabarekin neurtuko ditu bere indarrak Gipuzkoan bertan. Beraz, lehen jardunaldian Bizkaiaren aurka kanpoan aritu ostean, etxeko lehen jardunaldian emaitza onak lortzeko pronto daude pilotari gipuzkoarrak. Asteburu honetako partiden berri eman aurretik, hona hemen neskek bizkaitarren aurka lorturiko emaitza: Kategoria-jokamoldea Etxekoa Kanpokoa Paleta goma neska gazteak. Ezker paretako frontoia BIZKAIA 17 30 GIPUZKOA Paleta goma neska gazteak. Trinketa BIZKAIA 19 30 GIPUZKOA Paleta goma 22...


Gaur gaueko 22.00etan, Irurako Ametsa trinketean, emango zaie hasiera Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aurtengo denboraldirako trinketean antolatu dituen txapelketei. Neska jubenilen kategoriako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketari ekingo zaio, hain zuzen ere. Neska jubenilen txapelketan parte hartzeko bi elkartek eta hiru taldek eman dute izena: Ramuntxo eta Hernani (1 eta 2). Gaur gauean Hernani elkarteko neskak arituko dira elkarren aurka. Ramuntxokoek atsedena izango dute asteburu honetan. Talde bakoitzak 2 neurketa jokatuko ditu ligaxkan, denak denen aurka jardunez, e...


Ostiral honetan bertan, martxoaren 28an, hasiko da Iruran jokatuko den neska jubenilen trinketeko elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa. Hona hemen txapelketa honen inguruko zenbait xehetasun: Talde kopurua: 3 Lehiaketa sistema: itzuli bateko ligaxka + finala Lehiaketa egunak: martxoak 28, apirilak 4, apirilak 11 eta apirilak 18. Lekua: Irurako Ametsa trinketa Jarraian zehazten da txapelketa honetako partidak noiz eta nork noren aurka jokatuko dituzten: Ligaxka 2008/03/28 HERNANI 1     HERNANI 2 IRURA - 22:00 Atsedena     RAMUNTXO &nbs...


Iazko denboraldian kale egin ondoren, Emakumea Pilotari Txapelketa bakarrik jokatu zen, aurten berriz ere elkarteen arteko txapelketa jokatuko dute Gipuzkoako neska federatuek. Apirileko lehen ostiralean, apirilaren 4an, jarriko da abian neska nagusien kategoriako trinketeko elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa. Jubenilena hasi eta astebetera hain justu ere. Hona hemen txapelketa honen inguruko zenbait xehetasun: Talde kopurua: 6 Lehiaketa sistema: kanporaketak Lehiaketa egunak: apirilak 4, apirilak 11 eta apirilak 18. Lekua: Irurako Ametsa trinketa Jarraian zehazten da t...


                       Gipuzkoan federatuta, gomazko paletan, jokatzen duten neskek ia amaitutzat eman dituzte ezker hormako txapelketak. Izan ere, martxoaren 8ko asteburuan amaitu ziren bai Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria eta baita I. Emakumea Pilotari Irekia ere. Une honetan ezker horman ari dira pilotari batzuk GRAVN txapelketan eta badago txapelketa pribaturen bat edo beste ere, baina gehienek trinketera joko dute hemendik denboraldiaren amaierara...


Asteburu honetan hasiko da euskal pilotako federazioen arteko GRAVN txapelketa, ezker horman eta trinketean. Gipuzkoako selekzioak etxetik kanpo du lehendabiziko hitzordua, Bizkaiaren aurka. Ondoren zehazten dira txapelketaren egutegia eta norgehiagokak:2008/03/16- Errioxa/ Nafarroa- Bizkaia / GipuzkoaAtsedena: Araba2008/03/30- Errioxa/ Bizkaia- Gipuzkoa / ArabaAtsedena: Nafarroa2008/04/06- Nafarroa / Bizkaia- Araba / ErrioxaAtsedena: Gipuzkoa2008/04/13- Nafarroa / Gipuzkoa- Bizkaia / ArabaAtsedena: Errioxa2008/04/20- Araba / Nafarroa- Gipuzkoa / ErrioxaAtsedena: Bizkaia2008/04/27- Ezker h...