Trinketeko elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa. Neska nagusiak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-03-25 11:42

Iazko denboraldian kale egin ondoren, Emakumea Pilotari Txapelketa bakarrik jokatu zen, aurten berriz ere elkarteen arteko txapelketa jokatuko dute Gipuzkoako neska federatuek.

Apirileko lehen ostiralean, apirilaren 4an, jarriko da abian neska nagusien kategoriako trinketeko elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa. Jubenilena hasi eta astebetera hain justu ere.

Hona hemen txapelketa honen inguruko zenbait xehetasun:

  • Talde kopurua: 6
  • Lehiaketa sistema: kanporaketak
  • Lehiaketa egunak: apirilak 4, apirilak 11 eta apirilak 18.
  • Lekua: Irurako Ametsa trinketa

Jarraian zehazten da txapelketa honetako partidak noiz eta nork noren aurka jokatuko dituzten:

FINAL-LAURDENAK

IRURA

Apirilak 4, ostirala

21:00 (2. eta 3. partidak)

FINALERDIAK

IRURA

Apirilak 11, ostirala

21:00 (2. eta 3. partidak)

            FINALA

IRURA

Apirilak 18, ostirala

21:00 (2. partida)

 

 

KUKU

 

 

 

 

 

URNIETA

 

 

 

ZUMAIA

 

 

 

INTXAURRONDO

 

 

 

 

 

IKASBERRI

 

 

 

HERNANI

 

Bai txapelketa honen eta bai neska jubenilek jokatuko dutenaren jarraipen zehatza egingo da blog honetan bertan eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren webgunean. Horregatik, lotura berriak gehitu ditugu albo zutabean: Trinketeko elkarteen arteko Gipuzkoako Txapelketa. Neska nagusiak. Emaitzak eta sailkapena .

Zorte on denei eta altza porru!!


Utzi iruzkina: