Bihar, martxoaren 29an,jokatuko da GRAVNeko 2. jardunaldia
Asteburu honetan jokatuko da federazioen arteko GRAVN txapelketako 2. jardunaldia. Gipuzkoak Arabarekin neurtuko ditu bere indarrak Gipuzkoan bertan. Beraz, lehen jardunaldian Bizkaiaren aurka kanpoan aritu ostean, etxeko lehen jardunaldian emaitza onak lortzeko pronto daude pilotari gipuzkoarrak.
Asteburu honetako partiden berri eman aurretik, hona hemen neskek bizkaitarren aurka lorturiko emaitza:
Kategoria-jokamoldea | Etxekoa | Kanpokoa | ||
Paleta goma neska gazteak. Ezker paretako frontoia | BIZKAIA | 17 | 30 | GIPUZKOA |
Paleta goma neska gazteak. Trinketa | BIZKAIA | 19 | 30 | GIPUZKOA |
Paleta goma 22-azpikoak. Ezker paretako frontoia | BIZKAIA | 21 | 30 | GIPUZKOA |
Paleta goma 22-azpikoak. Trinketa | BIZKAIA | 30 | 8 | GIPUZKOA |
Paleta goma neska nagusiak. Ezker paretako frontoia | BIZKAIA | 5 | 30 | GIPUZKOA |
Paleta goma neska nagusiak. Trinketa | BIZKAIA | 20 | 30 | GIPUZKOA |
Asteburu honetan honako ordutegian jokatuko dira GRAVN-eko partidak:
Kategoria-jokamoldea | Lekua | Ordua |
Paleta goma neska gazteak. Ezker paretako frontoia |
Atano III (Donostia) | 16:30, 1.partida |
Paleta goma neska gazteak. Trinketa | Gaska (Donostia) | 16:30, 1.partida |
Paleta goma 22-azpikoak. Ezker paretako frontoia | Atano III (Donostia) | 16:30, 2.partida |
Paleta goma 22-azpikoak. Trinketa | Gaska (Donostia) | 16:30, 2.partida |
Paleta goma neska nagusiak. Ezker paretako frontoia | ----- | ----- |
Paleta goma neska nagusiak. Trinketa | Gaska (Donostia) | 16:30, 3.partida |
Neskek hurrengo partidak apirilaren 13ko asteburuan jokatuko dituzte. Kasu honetan Nafarroa izango da Gipuzkoaren aurkaria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: