Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Atzo, apirilak 29, arratsaldean jokatu ziren Donostiako Gaska trinketean Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako lehen mailako txapelketako 2. jardunaldiko neurketak. Hona hemen emaitzak: 1. taldea 2. taldea Fernandez-Evaristti 30 21 Randez-Montes Etxegia*-Arozena 25 30 Mendizabal-Gurrutxaga * Mirari Etxegia aritu zen Maitane Aburuzaren ordez Orain arte jokatu diren partiden ondotik, puri-purian darrai txapelketak. Izan ere, ligaxkan lehen bi postuetan sailkaturiko bi bikoteek eskuratuko dute finalerako txartela. Oraindik orain pilotari denak daude ho...


Aurrez Gipuzkoako beste zenbait herritan egin bezala, Zarautzera heldu da oraingoan Emakumea Pilotari proiektua. Egitasmoaren atal bat jarriko da abian bertan, hain zuzen ere, partaidetza kirolari dagokiona. 25 urtetik gorako emakumeei zuzendutako paleta ikastaroa da gaur bertan hasi dena. Honako ezaugarriak ditu ikastaro honek: Non: Zarauzko Aritzbatalde eta Zinema frontoietan Noiz: apirilaren 28tik maiatzaren 9ra Materiala: irakasleak eramango du  Ordutegia: Goizez: 9:30etatik 11etara astelehenetik ostiralera Eguerdiz: 14etatik 15:30etara astelehenetik ostiralera Arratsal...


Aurreko ostiralean, apirilaren 25ean, jarri zen abian Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa. Bi mailatan jokatuko da eta bihar bertan, apirilaren 29an, jokatuko da lehen mailako txapelketako 2. jardunaldia. Hona hemen lehen jardunaldiko emaitzak: 1. maila 1. taldea 2. taldea Fernandez-Evaristti 24 30 Mendizabal-Gurrutxaga Randez-Montes 18 30 Urkizu-Unanue 2. maila 1. taldea 2. taldea Goenaga-Pierola 30 26 Arriola-Urbistondo Gutierrez-Lucas 30 17 Jauregi-Ugalde Redondo-Lujanbio 28 30 Perez-N.Zabala Biharko jaialdia Donostiako Gaska trinketean jokatuko da, arratsaldeko...


Asteburu honetan jokatuko dira euskal pilotako federazioen arteko GRAVN txapelketako finalerdiak, bai ezker horman eta baita trinketean ere. Gipuzkoako neskei dagokienean, jubenil eta 22 urtez azpikoek jokatuko dituzte partidak. Izan ere, neska nagusiek zuzenean finala jokatzeko txartela eskuratu dute ezker horman eta trinketean, euren partida guztietan garaipena eskuratzearen poderioz. Hona hemen asteburu honetan jokatuko diren partiden berri: Ezker hormako frontoia Apirilaren 26an, Atano III.an, 16:30etan Jubenilak: ARABA - GIPUZKOA 22 urtez azpikoak: ARABA - GIPUZKOA Trinkete...


Etzi, apirilaren 25ean, hasiko da Trinketeko II. Emakumea Pilotari txapelketa. Hona hemen lehen jardunaldiko partiden berri: 1. maila Eguna 1. taldea 2. taldea Ordua-lekua Apirilak 25 Fernandez-Evaristti Mendizabal-Gurrutxaga Irura, 22:00etan 1. partida Apirilak 25 Randez-Montes Urkizu-Unanue Irura, 22:00etan 2. partida Apirilak 25 ATSEDENA Aburuza-Arozena --------------- 2. maila Eguna 1. taldea 2. taldea Ordua-lekua Apirilak 25 Goenaga-Pierola Arriola-Urbistondo Gaska, 20:00etan 1. partida Apirilak 25 Gutierrez-Lucas Jauregi-Ugalde Gaska, 20:00etan 2. partida Api...


Denboraldiaren amaiera gero eta gertuago dugun honetan, Gipuzkoan paletaz federatuta jokatzen duten neskek Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa hasiko dute ostiral honetan bertan. Iaz jokatu zen lehiaketa honen lehen edizioa. Aurten ere dinamika bera segiko da, pilotariak bi mailatan banatuz. Jarraian agertzen dira maila bakoitzean jokatuko duten bikoteak: 1. MAILA 2. MAILA M. Aburuza - N. Arozena M. Randez - A. Montes U. Fernandez - N. Evaristti I. Urkizu - O. Unanue M. Mendizabal - M. Gurrutxaga E. Arriola - K. Urbistondo G. Jauregi - I. Ugalde M. Redondo - A. Luj...


Joan den ostiralean, apirilaren 18an, jokatu ziren Irurako Ametsa trinketean Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako finalak. Bi final jokatu ziren gaueko 9etan hasita: jubenilen mailakoa eta nagusien mailakoa. Hona hemen emaitzak eta partidetako kronikatxo bana: Kategoria 1. taldea 2. taldea Jubenilak Ramuntxo Maitane Aburuza Ainhoa Moron 30 24 Hernani 1 Eneritz Perez Irati Ugalde Nagusiak Kuku Itsaso Urkizu Natalia Evaristti 30 14 Intxaurrondo Miren Randez Mertxe Gurrutxaga Jubenilak: Ramuntxo, 30 - Hernani 1, 24 Aurrez ligaxkan elkarren aurka jokatu zuten partida...


Datorren ostiralean, apirilaren 18an, jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako finalak. Txapelketa hau bi kategoriatan jokatu da: jubeniletan eta nagusietan. Martxoaren 28an hasi zen jubenilena eta astebete beranduago, apirilaren 5ean, nagusiena. Jubeniletan 3 talde lehiatu dira eta nagusietan, aldiz, 6 izan ziren izena emandakoak. Finalerako txartela, ordea, kategoria bakoitzean bi taldek baino ez dute lortu. Hona hemen ostiraleko finalen berri: Kategoria 1. taldea 2. taldea Ordua Jubenilak Ramuntxo Hernani 1 21:00, 1.partida Nagusiak...


Gipuzkoako selekzioaren ordezkari bezala GRAVN txapelketan parte hartzen ari diren neskek bukatu dituzte ligaxkako partidak, Bizkaia, Araba eta Nafarroaren aurka jokatu ostean. Izan ere, Errioxak ez dauka talderik nesketan. Hemen dituzue gipuzkoarrek arabar eta nafarren aurkako partidetan eskuratutako emaitzak: GIPUZKOA-ARABA, 2008-03-29 Kategoria-jokamoldea Etxekoa Kanpokoa Paleta goma neska gazteak. Ezker paretako frontoia GIPUZKOA 12 30 ARABA Paleta goma neska gazteak. Trinketa GIPUZKOA 28 30 ARABA Paleta goma 22-azpikoak. Ezker paretako frontoia GIPUZKOA 19 30 ARABA Paleta gom...


Aurreko ostiralean, apirilak 11, Irurako Ametsa trinketean jokatutako partidak jokatu ondoren, ia erabaki da zein talde arituko diren Gipuzkoako elkarteen arteko trinketeko txapelketako txapelaren lehian, bai neska jubeniletan eta baita neska nagusien kategorian ere. Gaueko 9etan hasi eta ordu pare batean jokatu ziren iragarritako 3 norgehiagokak. Lehena neska jubenilen ligaxkari zegokion eta hurrengo biak, berriz, neska nagusien finalerdiei. Hona hemen emaitzak: Kategoria 1. taldea 2. taldea Jubenilak Ramuntxo 30 21 Hernani 1 Nagusiak Kuku 30 5 Zumaia Nagusiak ...