Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Udako solstizioa heldu eta aste pare batera bada ere, ia oporretan dira Gipuzkoan federatuta dauden neska pilotaririk gehienak. Amaitu dira teknifikazio entrenamenduak, elkarteetako asteroko hitzorduak,... Atseden hartzeko garaia heldu da. Izan ere, ekainaren amaieran ikastetxeetako ateak ixten diren bezalaxe, eurak ere armairuan gordeta izango dituzte hilabete pare batean, gutxigorabehera, praka txuriak, pilotari-lizentziak, babeserako betaurrekoak, etab.-ak. Goiko irudiak garbi azaltzen du nola egongo diren euren herrietako pilotalekuak eurei dagokionean. Hau da, nahiz eta umez bete...


Ekainaren 8an, igandea, hasi zen Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Saria. Eta dagoeneko azken txanpan sartu da. Ekainaren 25ean, asteazkena, jokatu ziren finalerdiak, eta asteburu honetan izango da final handia. Datorren igandean, uztailaren 6an, hain justu ere.Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Sari honetan izan diren pilotariak egungo munduko txapeldunak eta azpitxapeldunak dira, besteak beste. Hasiera batean bederen lehia gogorra aurreikusten zen, ikuskizun politarekin bat; eta aurreikusitakoa bete egin da. Hona hemen igandeko partiden berri: 1. taldea 2. taldea 3...


Joan den ostiralean, ekainaren 27an, jokatu zen Donostiako Gaskan 2. mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako finala. Bertan jokatzeko txartela eskuratu zuten bi bikoteek inguruko lagun eta fan ugari erakarri zituzten, gainera. 40 lagun inguru izango ziren gutxi gorabehera bertaratu zirenak. Beraz, izan zen nork animatua. Hona hemen partidako emaitza: 1. taldea 2. taldea Goenaga-Pierola 30 26 M. Zabala-Bañales  Txapeldunak  Txapeldunordeak Finala jokatu ostean lau pilotariak gustura geratu ziren, eta, honenbestez, amaitutzat eman dute ia pilotari gehienek denb...


Gaur, ekainaren 25ean, arratsaldeko 20:15etatik aurrera jokatuko dira Irungo Ramuntxo Berrin Trinketeko I. El Diario Vasco Sariko bi finalerdiak. Ligaxka joan zen igandean, ekainaren 22an, amaitu zen. Hona hemen bertan jokatu ziren 3. jardunaldiko partiden berri: 1. taldea 2. taldea Mendizabal - Elguezabal 30 23 Muneta - Ruiz de Larramendi Leiza- Evaristti 30 29 Etchelecu - Arozena Honakoak dira, berriz, gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera jokatuko diren partidak: 1. taldea 2. taldea Urkizu - Comet 30 28 Espinar - Graciet Mendizabal - Elguezabal 30 20 Etchelecu - Aroz...


Joan den ostiralean, ekainaren 20an, jokatu zen Donostiako Gaska trinketean 2. mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako finalerdia. Partida bakarra jokatu zen, ligaxkan 2. eta 3. postuetan sailkatutakoen artekoa, hain justu ere. Izan ere, lehen postuan sailkatu zirenek zuzenean eskuratu zuten finalerako txartela. M. Zabala-Bañales eta Arriola-Urbistondo bikoteak izan ziren aurrez-aurre arratsaldeko 20:15etatik aurrera. Azkenean, ligaxkan gertatu zen bezalaxe, 2. postuan sailkatutako M. Zabala-Bañales bikoteak eskuratu zuen garaipena, aurreikuspenak betez. Hona hemen ...


Datorren igandean, ekainaren 22an, jokatuko dira ligaxkako azken partidak Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Sarian. Bertan erabakiko da zein lau bikote izango diren finalerdietarako txartela eskuratuko dutenak. Sei bikote ari dira lehian sari honetan, eta lau baino ez dira izango aurrera egiteko txartela eskuratuko dutenak. Horregatik, benetan erabakiorrak izango dira aste honetako norgehiagokak. Partidak goizeko 11:15etatik aurrera jokatuko dira, Ramuntxo Berri trinketean. Hona hemen kartelera: 1. taldea 2. taldea Leiza - Evaristti Etchelecu - Arozena Mendizabal - Elguez...


Lehen mailakoen txapelketa bukatu zenetik ia hiru aste igaro diren honetan, 2. mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa ere azken txanpan da. Bihar arratsaldeko 20:15etatik aurrera jokatuko da Donostiako Gaska trinketean finalerdia. Bertan finalerako sailkatuko den bikote bat zein izango den ezagutuko dugu, bestea (Goenaga-Pierola) zuzenean sailkatuta baitago, ligaxka lehenengo postuan amaitzeari esker. Hona hemen zein pilotarik jokatuko duten bihar: 1. taldea  2. taldea M. Zabala - Bañales     Arriola - Urbistondo Finala hurrengo asteko ostiral...


Joan zen larunbatean, ekainaren 14an, ospatu zen Irurako pilotalekuan Emakumea Pilotari eguna. Bertan elkartu ziren, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurtengo ikasturtean zehar emakumeen 25 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak.        Azken festa honetan, besteak beste, Emakumezkoen Gipuzkoako I. Txapelketa Herrikoia jokatu zen. Txapelketa honetan ikastaro bakoitzeko emakumeek euren ordezkaritza izan zuten, 8 bikote izanik lehia bizian aritu zirenak. Hernanitik 2 bikote, Donosti...


Joan den ostiralean, ekainaren 13an, amaitu zen  2. mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari txapelketako ligaxka. Guztira 7 jardunaldik osatu dute eta azken jardunaldia benetan interesgarria izan zen. Izan ere, partida guztietan zegoen zerbait jokoan, ia gehienek izan baitute azken unera arte finalerdietarako txartela eskuratzeko aukera. Jarraian dauzkazue 7. eta azken jardunaldiko emaitzak:  1. Taldea Emaitza  2. Taldea GUTIERREZ-LUCAS Leire Lukas       Elixabet Gutierrez     30  23  REDO...


Joan zen larunbatean, ekainaren 14an, jokatu ziren Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Sariko 2. jardunaldiko partidak. Alde handi xamarrak izan ziren bi partidetan irabazle eta galtzaileen artean, markagailuak ere hala erakusten digunez. Lehen jardunaldian galtzaile suertatu ziren bi bikoteek garaipena poltsikoratu zuten, sartuta zuten arantzatxoa ateratzea lortuz. Larunbatean jokatu zuten pilotarietatik, bi bikotek jokatu dituzte jadanik ligaxkako euren norgehiagoka guztiak, eta beste biek, berriz, igande honetako neurketekin emango dute amaitu...