Batera samar heldu dira uda eta oporrak
Udako solstizioa heldu eta aste pare batera bada ere, ia oporretan dira Gipuzkoan federatuta dauden neska pilotaririk gehienak. Amaitu dira teknifikazio entrenamenduak, elkarteetako asteroko hitzorduak,... Atseden hartzeko garaia heldu da.
Izan ere, ekainaren amaieran ikastetxeetako ateak ixten diren bezalaxe, eurak ere armairuan gordeta izango dituzte hilabete pare batean, gutxigorabehera, praka txuriak, pilotari-lizentziak, babeserako betaurrekoak, etab.-ak.
Goiko irudiak garbi azaltzen du nola egongo diren euren herrietako pilotalekuak eurei dagokionean. Hau da, nahiz eta umez betetzen diren pilotalekuak eguzkia gogor jotzen hastearekin bat, ez da hain erraza izango neska federatuak entrenamendu saio gogor eta serioetan ikustea.
Denboraldia abuztuaren amaieran-irailaren hasieran hasi zuten gehinek. Hortaz, ia 10 hilabete eman dituzte batetik bestera entrenamenduz-entrenamendu eta txapelketaz-txapelketa. Orain beraz, ondo asko merezitako atsedenaldiaz gozatzeko unea da.
Ondo pasa oporrak eta hartu atseden!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: