Goenaga-Pierola eta Zabala-Bañales arituko dira 2. mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako finalean

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-06-23 12:32

Joan den ostiralean, ekainaren 20an, jokatu zen Donostiako Gaska trinketean 2. mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako finalerdia. Partida bakarra jokatu zen, ligaxkan 2. eta 3. postuetan sailkatutakoen artekoa, hain justu ere. Izan ere, lehen postuan sailkatu zirenek zuzenean eskuratu zuten finalerako txartela.

M. Zabala-Bañales eta Arriola-Urbistondo bikoteak izan ziren aurrez-aurre arratsaldeko 20:15etatik aurrera. Azkenean, ligaxkan gertatu zen bezalaxe, 2. postuan sailkatutako M. Zabala-Bañales bikoteak eskuratu zuen garaipena, aurreikuspenak betez.

Hona hemen emaitza:

1. taldea 2. taldea
M. Zabala - Bañales 30 22 Arriola - Urbistondo

Finala ostiral honetan bertan, ekainaren 27an, jokatuko da Donostiako Gaska trinketean, txapelketa guztian zehar bezalaxe, arratsaldeko 20:15etan hasita.

1. taldea 2. taldea
Goenaga - Pierola     M. Zabala - Bañales

Ez dago oso argi zein bikote den txapelketa honetan garaipena eskuratzeko faboritoa. Hala eta guztiz ere, ligaxkan elkarren aurka jokatu zuten norgehiagokari erreparatu ondoren, Goenaga-Pierola bikoak izan ditzake aukera gehien,eurek eskuratu baitzuten  garaipena orduko hartan, 30-28ko emaitzaz. Final estu eta interesgarria izango dela ez dago zalantzarik.

Beraz, denboraldiaren amaiera honetan, azken txapelak zein bikoterentzat izango diren jakin nahi duen oro dago Gaskako finala ikustera gonbidatuta datorren ostiralean.

 


Utzi iruzkina: