Finalerako txartela jokoan 2.mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketan

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-06-19 11:55

Lehen mailakoen txapelketa bukatu zenetik ia hiru aste igaro diren honetan, 2. mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa ere azken txanpan da.

Bihar arratsaldeko 20:15etatik aurrera jokatuko da Donostiako Gaska trinketean finalerdia. Bertan finalerako sailkatuko den bikote bat zein izango den ezagutuko dugu, bestea (Goenaga-Pierola) zuzenean sailkatuta baitago, ligaxka lehenengo postuan amaitzeari esker.

Hona hemen zein pilotarik jokatuko duten bihar:

1. taldea  2. taldea
M. Zabala - Bañales     Arriola - Urbistondo

Finala hurrengo asteko ostiralean, ekainaren 27an, jokatuko da, Gaska trinketean.

Zorte on denoi!!

 


Utzi iruzkina: