Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Joan den larunbatean, maiatzaren 24an, amaitu zen Gipuzkoako Eskolarteko paleta txapelketa. Finalak Azpeitiako Betharram frontoian jokatu ziren goiz eta arratsalde. Frontoira ohi baino guraso, lagun, anai-arreba,... gehiago hurbildu ziren, eurenak animatzeko gogo biziz. Ez baitziren alferrik finalak jokoan zeudenak. Hori dela eta, girotxoa zegoen pilotalekuan. Goizean kadete neska eta mutilak jokatu ziren 11:00etan hasita. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, berriz, alebin eta infantil kategorietako neska zein mutilen txanda izan zen.  Jarraian dituzue partidetako emaitzak eta t...


Azaroan jarri ziren abian Emakumea Pilotari proiektuaren baitan 25 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroak. Donostia, Hernani, Ibarra, Tolosa eta Arrasaten arrakasta handia izan dute ikastaro hauek. Horren adierazgarririk nabarmenena guztira ikastaroetan parte hartzen ari diren emakumeen kopurua da: 80 inguru. 5 herri horiez gain, Zarautzen ere bi astetako ikastaroa eman da, guztira 30 emakume inguru animatuz. Oso gustura ageri da jendea esperientziarekin.  Ekaineko 3. astean amaituko dira saiorik gehienak. Aurrez, ekainaren 14an azken festa bat antolatuko da. Honen berri ze...


Joan den asteburuan Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako beste jardunaldi bat jokatu da. 2. mailakoek Gaskako trinketean jokatu zuten eta lehenengokoek Iruran, ohi bezala. Hona hemen asteburuko partidetako emaitzak: 2. maila 1. taldea 2. taldea Arriola - Urbistondo 30 29 Perez - N. Zabala Redondo - Lujanbio 14 30 M. Zabala - Bañales Goenaga - Pierola 30 20 Jauregi - Ugalde 2. mailako txapelketak oraindik beste hilabete bateko iraupena izango du, finala ekainaren 27an baita. 1. maila 1. taldea 2. taldea Aburuza - Arozena 30 17 Randez - Montes Fernandez - Evaristti ...


Datorren larunbatean, maiatzaren 24an, Azpeitian jokatuko dira Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketako finalak. Betharram frontoian jokatuko dira sei finalak. Bukatu berri den asteburuan finalerdiak jokatu dira Altzo eta Azpeitian. Frontoian girotxoa zegoela esan liteke, haurren guraso eta ingurukoak eurenak animoz aupatu baitzituzten (irudian Altzoko pilotalekuak zuen itxura). Kadeteen finalak goizean jokatzea dago aurreikusita. Alebin eta infantil kategorietakoak, berriz, arratsaldean. Hona hemen finalerdietako emaitzak eta finalen berri: PALETA FINALAK AZPEIT...


Joan den larunbatean, maiatzaren 10ean, jokatutako bi partidekin amaitu da Gipuzkoako nesken parte hartzea pilotako federazioen arteko GRAVN Txapelketan. Zoritxarrez, bi final jokatu eta biak galdu zituzten gure ordezkariek. Hona hemen neskek jokatutako partiden emaitzak: Kategoria 1. taldea 2. taldea Neska jubenilak Araba 30 29 Gipuzkoa Neska nagusiak Gipuzkoa 23 30 Nafarroa Txapelketa bera ere aurreko igandean amaitu zen, Iruñeko Mendillorri trinketean. Nafarroa izan da garaile bai ezker horman eta baita trinketean ere. Datorren urtean gehiago eta hobeto!!!!  


Datorren larunbatean, maiatzaren 17an, jokatuko dira Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketako finalerdiak. Final-laurdenak bezalaxe, bi pilotalekutan jokatuko dira neurketak: Altzon eta Azpeitian (Betharram frontoian). Altzoko jardunaldia 15:30etan jarriko da martxan, eta Azpeitikoa, berriz, 16:00etan. Hona hemen jokatuko diren partiden berri: PALETA FINAL LAURDENAK FINALAURREKOAK ALTZO – AZPEITIA Maiatzak 10 16:00 ALTZO – AZPEITIA Maiatzak 17 15:30 - 16:00  ALEBIN NESKAK (Altzo) 1. partida (16:00) 1. partida (15:30) LANGILE A Hernani 20 LANGILE A Hern...


Ostiralean Gaska eta Irurako trinketeetan jokatu ziren Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako partiden emaitzak dituzue jarraian: 2. maila 1. taldea 2. taldea Jauregi - Ugalde 28 30 M. Zabala - Bañales Arriola - Urbistondo 30 25 Redondo - Lujanbio Perez - N. Zabala 20 30 Gutierrez - Lucas  1. maila 1. taldea 2. taldea Mendizabal - Gurrutxaga 30 27 Randez - Montes Aburuza - Arozena 30 27 Urkizu - Unanue Hurrengo jardunaldia datorren ostiralean, maiatzaren 16an, jokatuko da. 2. mailako partidak Gaskan jokatuko dira arratsaldeko 8etatik aurrera eta 1. mailak...


Larunbat honetan bertan, maiatzaren 11n, jokatuko dira Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketako azken faseko lehen norgehiagokak. Bigarren fasea ia bukatuta dago kategoria gehienetan (infantil mutil eta kadete nesketan larunbat honetan), eta dagoeneko badakigu zein diren alebinetan final-laurdenak jokatuko dituztenak. Alebin mailako final-laurdenak Altzon (alebin neskak) eta Azpeitian (alebin mutilak) jokatuko dira. Hona hemen ordutegiak eta partidak: PALETA FINAL-LAURDENAK ALTZO-AZPEITIA Maiatzak 10 16:00 ALEBIN NESKAK (Altzo) 1. partida (16:00) LANGILE ...


Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketak aurrera darrai. Gauzak horrela, ostiral honetan, maiatzaren 9an, lehen mailako 3.jardunaldia jokatuko da eta 2. mailako 2.a. Honako partida hauek jokatuko dira ondorengo leku eta orduetan: 1. maila 1. taldea 2. taldea Lekua Ordua Mendizabal-Gurrutxaga Randez-Montes Irura 22:00, 1.partida Aburuza-Arozena Urkizu-Unanue Irura 22:00, 2.partida ATSEDENA Fernandez-Evaristti ------ ------ 2. maila 1. taldea 2. taldea Lekua Ordua Jauregi-Ugalde M.Zabala-Bañales Gaska 20:00, 1.partida Arriola-Urbistondo Redondo-Lujanbio Gaska ...


 Joan den asteburuan, maiatzaren 3 eta 4an, jokatu ziren Gasteizen Federazioen arteko GRAVN Torneoko finalak, ezker horman. Hona hemen nesketan jokatu ziren finalak eta bertako emaitzak: Kategoria 1. taldea 2. taldea Neska jubenilak NAFARROA 30 10 GIPUZKOA Neska nagusiak GIPUZKOA 30 25 NAFARROA Asteburu honetan jokatuko dira trinketeko finalak, Iruñean. Larunbatean, maiatzaren 10ean, jokatuko dituzte gure neskek euren finalak. Hona hemen final horien berri: Kategoria 1. taldea 2. taldea Lekua Ordua Neska jubenilak ARABA GIPUZKOA Oberena-Iruñea 10:00 Neska nagusiak...