Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa. Azkenaren faltan lehen mailan

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-05-19 13:55

Joan den asteburuan Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako beste jardunaldi bat jokatu da. 2. mailakoek Gaskako trinketean jokatu zuten eta lehenengokoek Iruran, ohi bezala.

Hona hemen asteburuko partidetako emaitzak:

2. maila

1. taldea 2. taldea
Arriola - Urbistondo 30 29 Perez - N. Zabala
Redondo - Lujanbio 14 30 M. Zabala - Bañales
Goenaga - Pierola 30 20 Jauregi - Ugalde

2. mailako txapelketak oraindik beste hilabete bateko iraupena izango du, finala ekainaren 27an baita.

1. maila

1. taldea 2. taldea
Aburuza - Arozena 30 17 Randez - Montes
Fernandez - Evaristti 21 30 Urkizu - Unanue

Lehen mailako txapelketan datorren ostiralean jokatuko da ligaxkako azken jardunaldia Iruran. Bertan erabakiko da zein bi bikote izango diren aurrez-aurre maiatzaren 31ko finalean. Bikote batek izan ezik, beste denak dute oraindik ere finalera sartzeko aukeraren bat, nahiz eta batzuek bidea besteek baino errazagoa izan.

 

 

 


Utzi iruzkina: