Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Azaroan, santu guztien eguna pasa orduko, jarriko dira abian 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroak. Ikastaro hauek benetan arrakastatsuak izan dira aurreko bizpahiru ikasturteetan, eta aurten ere bide beretik jarraitzea espero dugu. Ikastaro hauen bereizgarririk nagusienetako bat aisialdiko kirolera bideratuta egotea da, arlo horretako gabeziak arintze aldera. Horrez gain, emakumeak teniseko pilotak eta ohiko paletak baino arinagoak erabiltzen dituzte saioetan, eta ariketak ere euren mailara eta beharretara egoitutakoak izaten dira.  Astean ordubetetik ordu eta e...


Urrian hasiko da ikasturtea Gipuzkoako hainbat herritan antolatzen ari garen Nesken Pilota Eskoletan. Bertan batez ere paletan aritzen dira, nahiz eta tarteka-marteka eskupilotan ere jardun litezkeen. Ekintza hau 10-16 urte bitarteko neskei dago zuzenduta eta iaz guztira 80 bat neskek hartu zuten parte ikastaro hauetan. Saioak astean behin izaten dira, ordubetetik ordu eta erdira bitartekoak, betiere pilotalekuaren eskuragarritasunaren arabera. Zenbait herritako eskolak ia nahiko errotu dira azken bizpahiru urteetan, eta osasuntsu daude. Beste zenbait, berriz, berriak izango dira. Au...


Gaur bertan hasiko dira trinketeko teknifikazio saioak. Gaskako trinketean arratsaldeko 7etatik 9etara elkartuko dira lehen entrenamendu hau burutzeko. Jarraian dauzkazue aurtengo denboraldiko federatuen teknifikazio entrenamenduen egutegia eta ordutegia. 2008-2009 denboraldiko teknifikazio entrenamenduak IRAILA URRIA A A A O O L I A A A O O L I 1 2 3 4 5 6 7     1 2 3 4 5 8 9 10 11 12 13 14 6 7 8 9 10 11 12 15 16 17 18 19 20 21 13 13 14 15 16 17 18 19 22 22 23 24 25 26 27 28 20 20 21 22 23 24 25 26 29 29 30          ...


Gaur, irailaren 12an, amaituko da neska federatuentzat ezker hormako III. Emakumea Pilotari Txapelketan izena emateko epea. Iaz bezala, bi mailatan banatuko dira pilotariak. Txapelketa urriaren 4an hasiko da eta finala azaroaren 29an jokatuko da. Bitarte horretan jokatuko dira ligaxkako partidak, finalerdiak eta finalak. Jaso ahala emango dizuegu informazio zehatzagoa.


Joan den ostiralean, irailaren 5ean, ospatu zen Emakumea Pilotari proiktuaren baitan federatuetan dabiltzan Nesken III. Topagunea. Bilkura arrakastatsua izan zen benetan, guztira 30 lagun inguru bildu baikinen. Denboraldi berri honen hasierako aurkezpen gisa har genezake hau, bertan denboraldian zehar burutu diren hainbat ekintzaren inguruko informazioa jaso baikenuen. 2008-2009 denboraldiko behin-betiko egutegia banatu zen, besteak beste. Hona hemen informaziorik esanguratsuena: Ezker hormako txapelketak Emakumea Pilotari. 1 eta 2. mailak: urriak 4 - azaroak 29 Gipuzkoako Txapelk...


Kirol federatuko atalean, denboraldiko lehen ekintza gaur bertan egingo dugu: NESKA FEDERATUEN III. TOPAGUNEA. Anoetako Kirol Etxean (Donostian) izango da, ohiko moduan, 17:30etan. Topagune hau 2008-2009 denboraldiko aurkezpen bilera moduan erabiliko da. Honakoa da gai-zerrenda: 1.- 2008-2009 denboraldiko behin betiko lehiaketa egutegia 2.- Ezker hormako Emakumea Pilotari txapelketa (noiz hasi, antolaketa, izenematea…) 3.- Jubenilen elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa. 4.- Teknifikazioa: antolaketa, taldeak, ordutegia, egutegia… 5.- Festetako erakustaldi partidak et...


Udako oporraldiaren ostean, berriz ere lanean hasi da Emakumea Pilotari proiektuaren baitako lan-taldea. Abuztuko azken astean itzuli ginen berriz ere gure Anoeta azpiko txokora. Ikasturte berri honetan aurreko urteetako ildoari jarraituko diogu, berrikuntzaren bat ere izango dugun arren. Besteak beste, aurten lau teknikari izango baikara lanean, iaz baino bat gehiago. Proiektuko hiru ildoak lantzen jarraituko dugu: kirol federatua, partaidetzako kirola eta eskola kirola. Iazko herri gehienetan jarraitzeaz gain, bizpahiru herri gehiago ere batuko zaizkie aurrekoei, oraindik...


Irailean itzuliko gara, denboraldi berriarekin batera. Ondo bizi!!  


Datorren ostiralean, uztailaren 11n, egingo da Donostiako Kirol Etxean Neska Federatuen Topaguneko bigarren batzarra. Abenduan sortu eta jarri zen martxan ekimen berri hau. Lehen bilkurara 20 pilotari inguru bertaratu ziren eta oraingo honetan ez da gutxiago espero. Denboraldia bere amaierara heldu dela probestuz, 2007-2008ko gorabeherez mintzatuko dira bertan. Hona hemen datorren ostiralerakoaren inguruko xehetasun batzuk: Eguna: uztailaren 11, ostirala Ordua: 18:00 Lekua: Kirol Etxea (Anoeta estadioaren azpian) Gai-zerrenda: 2007-2008 denboraldiko balantz...


Itsaso Urkizu berastegiarra eta Zuraideko Magalie Comet izan dira nagusi Emakumezkoen Trinketeko I. El Diario Vasco Sarian. San Fermin bezperan, uztailaren 6an, jokatu ziren bai finala eta baita 3. eta 4. postuetarako norgehiagoka ere, Irungo Ramuntxo Berri trinketean. 2 norgehiagokak goizeko 11:15etan hasita jokatu ziren, 100 ikusle inguru bildu zirelarik bertara, trinketea itxuratuz. Jarraian aurki ditzakezue azken emaitzen berri, partida bakoitzeko kronikatxo bana, eta argazkiren bat edo beste ere bai. 3. eta 4. postuetarako neurketa 1. taldea 2. taldea Espi...