Ostiralean burutu zen Neska Federatuen III. Topagunea

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-09-08 16:20

Joan den ostiralean, irailaren 5ean, ospatu zen Emakumea Pilotari proiktuaren baitan federatuetan dabiltzan Nesken III. Topagunea.

Bilkura arrakastatsua izan zen benetan, guztira 30 lagun inguru bildu baikinen. Denboraldi berri honen hasierako aurkezpen gisa har genezake hau, bertan denboraldian zehar burutu diren hainbat ekintzaren inguruko informazioa jaso baikenuen.

2008-2009 denboraldiko behin-betiko egutegia banatu zen, besteak beste. Hona hemen informaziorik esanguratsuena:

Ezker hormako txapelketak

  • Emakumea Pilotari. 1 eta 2. mailak: urriak 4 - azaroak 29
  • Gipuzkoako Txapelketa. Jubenilak: urriak 25 - abenduak 27
  • Gipuzkoako Txapelketa Nagusiak: abenduak 13-abenduak 27
  • Emakumea Pilotari Irekia: urtarrilak 24 - martxoak 7
  • Diario Vasco Saria: urtarrilak 31 - otsailak 28 

Trinketeko txapelketak

  • Gipuzkoako Txapelketa. Jubenilak: martxoak 13 - apirilak 3
  • Gipuzkoako Txapelketa. Nagusiak: martxoak 13 - apirilak 3
  • Emakumea Pilotari. 1. maila: apirilak 17 - maiatzak 29
  • Emakumea Pilotari. 2. maila: apirilak 24 - ekainak 26
  • Diario Vasco Saria: ekainak 5 - uztailak 3

Teknifikazioko entrenamenduetako lau taldeak ere zehaztu ziren. Aurten gainera, astero-astero teknifikazioko entrenamendu bat izango dute pilotariek, trinketean edo ezker hormako frontoian.

Hurrengo albiste batean emango dizuegu honen berri zehatzago. 


Utzi iruzkina: