Ikasturte berrian, asmo zahar-berriak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-08-27 06:20
1

Gehienontzat oporrak amaitu edo amaitzear direnean, eta, tankera batean (egun batzuetarako izango al da?!), bero sapak atseden eman digunean, lanera itzuli gara gu ere.

Ikasturte honen hasieran iaz egitasmoan buru-belarri aritutako lan-taldearekiko aldaketa dezente izan dira, arrazoi ezberdinak tarteko. Maider (alma materra), ama izan berri da eta lasai-lasai egoten utziko diogu Gabonak igaro arte, eta, Uxue (saioro 10 aldiz despeditzen aritu zen hura...), abentura berrien gose berriz ere babazorroen lurraldera bidean dena, ez dira satorzulo bueltan ibiliko. Patri da iaztik darraien bakarra. Bi fitxaketa "berriak", ordea, berme osokoak dira: Ainhoa (iaz emakumeekin saltsan hasiriko alegiar baliarraindarra) eta Naroa (aurrez ere, hiru urtez, lan eskerga eginiko "axkottiarra").

Lan ildoak eta helburuak ez dira aldatu; beraz, neska eta emakumeen artean euskal pilota sustatzeko zereginetan gogotsu jarraituko dugu, dagoeneko ongi asko ezagutuko dituzuen hiru alorretan:

• Eskola Kirola (10-16 urte): Nesken Paleta Eskolak eta Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa.
• Partaidetzako Kirola (18tik aurrera): aisialdiko paleta ikastaroak eta erakustaldi partidak.
• Kirol Federatua: teknifikazio guneak eta lehiaketa egutegi osatua.

Emakumea Pilotari egitasmoarekin, zuzenean ala zeharka, loturiko gaien inguruko informazio eguneratu (eta pribilegiatua) esku artean izan ahala joango gara txoko hau ere dinamizatzen.

Ongi etorri gure artera!

Uxue

Uxue 2010-08-27 06:50 #1

Kaixo, familia!

Zemuz jun da udako oporraldia? Ni oaindik hemen nabil euzki ipik xurgau ta xurgau, sugandilan estilon... kar-kar-kar

Ez ahaztu, periferiatik bada're, bidelagun izango nauzuela uda ala negu, itsasgora nahiz itsasbeheratan, han ta hemen. Kutixi hori onartuko diazuelakon... zorte on ta animo!

Ah, ta, deskuidon, igerilekun urik aurkittuko ez banu, ta karteltxoa lepotik eskegita kale kantoian ikusiko banindukezue, bihotzez eskertuko nizueke bizpahiru hitz itteko prestutasuna!!

Muxu bana,

Uxue

Utzi iruzkina: