Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Gaur, maiatzak 4, jarriko da abian Trinketeko Elkarteen arteko Gipuzkoako Txapelketa. Nagusien mailan jokatuko da, maila bakarrean, eta kanporaketa sistema bidez. Jarraian dituzue xehetasun gehiago. Parte-hartzaileak Datak Kanporaketak Egoitza Hernani 1Hernani 2Hernani 3Hernani 4Su-Berri 1Su-Berri 2RamuntxoZarautz Maiatzak 4Maiatzak 11Maiatzak 18 Final laurdenakFinalerdiakFinala Gaska (Donostia) Ahal dugun heinean saiatuko gara jardunaldi bakoitzeko partiden berri ematen hemen, nahiz eta ordutegi eta ordena ofizialak karteleran jarritakoak izango diren.


Iragan larunbatean, San Prudentzio egunean, jokatu zen Alegiko frontoian txapelketa honetako finala, Tolosaldeko bi talderen artean. Alegiko Intxurre elkarteko neskek lortu zuten garaipena (argazkian txuriz), nahiz eta Anoetako Su-Berrikoek ez zizkieten gauzak erraztu. Hona hemen emaitza eta sari-banaketako argazki bat. 1. taldea 2. taldea INTXURRE 1(M. Gallurralde-M. Senperena) 30 23 SU-BERRI 2(I. Otaegi-A. Maiza) Honenbestez, amaitu dira ezker hormako txapelketa ofizialak Gipuzkoan, nahiz eta, adibidez, Oiartzunen ari diren bakarren batzuk jokatzen oraindik, h...


Martxoko lehen asteburuan jarri zen martxan gomazko paletako txapelketa hau. Astebururo hiru partida ari dira jokatzen hiru elkartetako sei talderen artean. Hona hemen orain arteko partidetako emaitzak: 1. jardunaldia 2012-03-02 Intxurre 1 30 Intxurre 2 23 Su-Berri 1 6 Su-Berri 2 30 Zubieta 1 30 Zubieta 2 15 2. jardunaldia 2012-03-09 Su-Berri 2 13 Intxurre 1 30 Zubieta 2 3 Su-Berri 1 30 Intxurre 2 30 Zubieta 1 23 3. jard...


Hernanin bigarren aldiz antolatu dute Tilos 7 Pasa Txapelketa. Udazkenean jokatu zen lehen edizioa eta aste honetan bertan jarri da abian bigarrena, udaberriaren atarian.Pala txapelketa herrikoia da eta Tilosetan jokatzen da, gomazko pilotarekin, herriaren erdigunean dagoen frontoi irekian. Martxoaren 12an hasi eta hiru hilabeteren buruan amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek, ekainaren erdialdera.Emakumeen txapelketan 9 bikotek jardungo dute, 5 eta 4ko multzoetan banatuta. Hauen partidak 18:45ean hasita jokatuko dira, astelehenetik ostegunera bitartean. Gizonezkoetan 30etik gora dira.H...


Iragan asteburuan, martxoaren 10-11koan, jarri zen abian Federazioen Arteko GRAVN Txapelketaren aurtengo edizioa. Izenak berak dioen bezala Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako Pilota Federazioak arituko dira lehian nor baino nor. Txapelketa hau ezker horman zein trinketean jokatzen da, jokamolde anitzetan eta hiru mailatan (gazteak, 22 azpikoak eta nagusiak).Txapelketa hiru fasetan banatuko da: sailkapen ligaxka (martxoaren 11tik apirilaren 25era)finalerdiak (apirilaren 22ko asteburuan) finalak (apirilaren 29 eta maiatzaren 6ko asteburuetan)Hona hemen Gipuzkoako selekzioarekin ...


Gaur astebete ospatu zen Donostian Lilatoi lasterketaren 23. edizioa. Aurreko hainbat urtetan bezala bat baino gehiago izan ziren Emakumea Pilotari taldearekin lasterka 5 kilometroak osatu zituztenak. Hona hemen talde argazkia:Bejondeizuela!


Igandean, martxoaren 4an, jokatuko dira Tolosako Beotibarren 2012ko ezker hormako Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sariko finalak, goizeko 11etan hasita. Hona hemen partidak: 2012ko martxoak 4, TOLOSA (Beotibar), 11:00 FINALAK 1 ANDUEZA-UGALDE 30 23 GARMENDIA-SEMPER   Promozio Sariko FINALA 2 MUNETA-BORDAGARAY 30 21 HOUSSET-SERRE   Kutxa Sari Nagusiko FINALA 1. partida ANDUEZA-UGALDE / GARMENDIA-SEMPER Aurten lehen aldiz antolat...


Mallabian jokatu dira EEPFk antolatzen duen txapelketa honetako bi finalak, larunbatean, hilak 3, arratsaldez. Hona hemen finalerdietako emaitzak eta finaletara sailkatuen berri.FINALERDIAK1.maila 1.taldea 2.taldea Pradera-Saez 30 Martin-Isasmendi 19 Evaristti-Argain 20 Irazustabarrena-Arrieta 30 2.maila 1.taldea 2.taldea Araiztegi-Lejonagoitia 30 Tijero-Gutierrez 24 Etxaniz-Gallastegi 30 Eizagirre-Lasarte 11 FINALAK1.maila 1.taldea ...


Igandean, hilak 4, ospatuko da Donostian Lilaton korrikaldiaren 23. edizioa. Bulebarrean hasi eta amaituko da erreibindikazio kutsu handia duen, eta emakumearen nazioarteko egunaren aitzakian, orain bi hamarkada pasatxo antolatzen hasi zen lasterketa hau.Aurreko urteetan pilotari bat baino gehiagok irten izan dute bertan parte hartuz. Aurten, ordea, ez dakigu ziur, Kutxa Sariko finalen egun eta ordu berean izango baita.Informazio gehiagorako: Lilaton


Gaur Urretxun jokaturiko partiden emaitzak dituzue hemen: 2012ko otsailak 26, 11:00. Ederrena, Urretxu Finalerdiak KUTXA SARI NAGUSIA 1 MENDIZABAL-ARRIETA 23 30 MUNETA-BORDAGARAY 2 ETCHELECU-CONTIN 27 30 HOUSSET-SERRE Partida gogorrak eta lehiatuak izan dira bi finalerdiak. Ikusle bat baino gehiago ezustean harrapatu du jaialdiak eta gustura sumatzen zen jendea jaialdiaren amaieran.Beotibarreko finalerako sailkatuak ezagutzen ditugu, beraz. Hona hemen jaialdiko kartelera...