23. Lilatoia igandean

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-02-27 17:38

Igandean, hilak 4, ospatuko da Donostian Lilaton korrikaldiaren 23. edizioa. Bulebarrean hasi eta amaituko da erreibindikazio kutsu handia duen, eta emakumearen nazioarteko egunaren aitzakian, orain bi hamarkada pasatxo antolatzen hasi zen lasterketa hau.

Aurreko urteetan pilotari bat baino gehiagok irten izan dute bertan parte hartuz. Aurten, ordea, ez dakigu ziur, Kutxa Sariko finalen egun eta ordu berean izango baita.

Informazio gehiagorako: Lilaton


Utzi iruzkina: