Hasi da GRAVNa
Iragan asteburuan, martxoaren 10-11koan, jarri zen abian Federazioen Arteko GRAVN Txapelketaren aurtengo edizioa. Izenak berak dioen bezala Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako Pilota Federazioak arituko dira lehian nor baino nor. Txapelketa hau ezker horman zein trinketean jokatzen da, jokamolde anitzetan eta hiru mailatan (gazteak, 22 azpikoak eta nagusiak).
Txapelketa hiru fasetan banatuko da:
- sailkapen ligaxka (martxoaren 11tik apirilaren 25era)
- finalerdiak (apirilaren 22ko asteburuan)
- finalak (apirilaren 29 eta maiatzaren 6ko asteburuetan)
- Martxoak 10-11: Nafarroa-Gipuzkoa
- Martxoak 17-18: Gipuzkoa-Errioxa
- Martxoak 24-25: Atsedena
- Martxoak 31-Apirilak 1: Bizkaia-Gipuzkoa
- Apirilak 14-15: Gipuzkoa-Araba
Tarteka-marteka zuenganatuko dizkizuegu txapelketa honetako gorabeherak txoko honetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: