Hasi da Hernaniko Tilos 7 Pasa Txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-03-18 21:59

Hernanin bigarren aldiz antolatu dute Tilos 7 Pasa Txapelketa. Udazkenean jokatu zen lehen edizioa eta aste honetan bertan jarri da abian bigarrena, udaberriaren atarian.

Pala txapelketa herrikoia da eta Tilosetan jokatzen da, gomazko pilotarekin, herriaren erdigunean dagoen frontoi irekian. Martxoaren 12an hasi eta hiru hilabeteren buruan amaitzea aurreikusten dute antolatzaileek, ekainaren erdialdera.

Emakumeen txapelketan 9 bikotek jardungo dute, 5 eta 4ko multzoetan banatuta. Hauen partidak 18:45ean hasita jokatuko dira, astelehenetik ostegunera bitartean. Gizonezkoetan 30etik gora dira.

Hauen berri ere saiatuko gara ematen noizbehinka.

Zorte on eta ondo pasa!


Utzi iruzkina: