Amaitu da Neska jubenilen Udaberri Saria
Iragan larunbatean, San Prudentzio egunean, jokatu zen Alegiko frontoian txapelketa honetako finala, Tolosaldeko bi talderen artean.
Alegiko Intxurre elkarteko neskek lortu zuten garaipena (argazkian txuriz), nahiz eta Anoetako Su-Berrikoek ez zizkieten gauzak erraztu. Hona hemen emaitza eta sari-banaketako argazki bat.
1. taldea |
2. taldea |
||
INTXURRE 1 (M. Gallurralde-M. Senperena) |
30 |
23 |
SU-BERRI 2 (I. Otaegi-A. Maiza) |
Honenbestez, amaitu dira ezker hormako txapelketa ofizialak Gipuzkoan, nahiz eta, adibidez, Oiartzunen ari diren bakarren batzuk jokatzen oraindik, hau ere aste honetan bukatuko bada ere.
Denboraldia azken txanpan sartu da eta trinketeko bizpahiru txapelketa jokatu ostean iritsiko dira udako oporrak, bateriak kargatu eta datorren denboraldiari indartsu ekiteko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: