Donostiarrak nagusi Emakumezkoen Gipuzkoako III. Txapelketa Herrikoian

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-05-31 16:10
1

Iragan larunbatean, maiatzaren 29an, ospatu zen Iruran IV. Emakumea Pilotari eguna. Bertan jokatu zen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen Emakumezkoen Gipuzkoako Partaidetzako III. Txapelketa Herrikoia ere.

Gipuzkoako 11 herritako bikote bana aritu ziren lehian: Oiartzun, Zizurkil, Donostia, Tolosa, Azpeitia, Zarautz, Hernani, Azkoitia, Getaria, Arrasate eta Ibarratik joanak. Ligaxkan, bi multzotan banatuta, denek denen aurka jokaturiko partiden ondoren finalerdietan elkarren aurka aritu ziren Oiartzun-Getaria eta Hernani-Donostia.

Lehen finalerdian 6-4 nagusitu ziren getariarrak eta bigarrenean, aldiz, 7-6 irabazi zieten donostiarrek hernaniarrei, erlojuaren aurka jokaturiko 8 minutuetan. Finalean ere oso-oso estua izan zen markagailua, 6-5 irabazi baitzuten donostiarrek 10 minutuko partidan.

Amaieran, hortaz, txapelak Donostiara, txapeldunordetza Getariara, 3. postuko saria Hernanira eta 4. postukoa Oiartzunera joan ziren. Gainerako parte hartzaileek ere jaso zuten oroigarri bana.

Txapelketaz gain paleta saioa ere egin zuten bertaraturiko gainerako emakumeek. Bertan, ikasturtean zehar antolaturiko ikastaroetan parte hartu duten 80 bat emakume aritu ziren, frontoia 6 gune ezberdinetan banatuta, 6 taldetan, joko ezberdinetan.

Bazkari goxo askoa, trikitilariak eta paleta saio inprobisatuak ere izan ziren bazkalostean. Egunari amaiera 20:30ean eman zitzaion, autobusaren itzulerako bidea hastearekin batera.

*Oharra: Argazki galeria 2-n dituzue egunean zehar eta txapelketan bertan ateratako ia zortziehun argazki ikusgai.

Uxue

Uxue 2010-06-01 13:40 #1

Bejondeizuela! Nire ametsik onenak baino are hobea izan zen larunbatekoa, hunkigarria oso, benetan sorpresa atsegina! Bide batez, hona hemen han kantatutako bertsoaren bertsio luze eraberritua:

Doinua: eguzkiak urtzen du goian

Hiru ikasturte pasatu zaizkitt

azkar, ia azkarregi,

emakumeek eta pilotak

asko eman didate neri;

hernaniarroi bi muxu erraldoi,

beste guztioi beste bi,

barru-barruan gordeta dauzkat

zuen irri ta aurpegi.

Despedidak ta horrelakoak

nahiz ez atsegin gehiegi,

amets onenak ere ez dira

hain bikainak, ta, gaitzerdi!

Eutsi animo ta sasoi horri

proiektu hau sendo bedi,

luxu haundia izan da oso

milesker ta ondo segi!

Uxue

Utzi iruzkina: