Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2012. Finalak igandean
Igandean, martxoaren 4an, jokatuko dira Tolosako Beotibarren 2012ko ezker
hormako Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sariko finalak, goizeko 11etan hasita.
Hona hemen partidak:
2012ko martxoak 4, TOLOSA (Beotibar), 11:00 |
||||
1 |
ANDUEZA-UGALDE |
30 |
23 |
GARMENDIA-SEMPER |
|
Promozio Sariko FINALA |
|||
2 |
MUNETA-BORDAGARAY |
30 |
21 |
HOUSSET-SERRE |
|
Kutxa Sari Nagusiko FINALA |
1. partida
ANDUEZA-UGALDE / GARMENDIA-SEMPER
Aurten lehen aldiz antolatu den etorkizuneko pilotarien txapelketako finala izango da jaialdiko lehena. Euskal Herri mailan nabarmenduriko sei pilotari gaztek, hiru bikotek, hartu dute parte txapelketa honetan eta multzoko lehen bi postuetan sailkatu direnek zuzenean finalerako txartela eskuratu zuten.
Ligaxkan elkarren aurka neurtu zirenean bikote gorria 30-21 nagusitu zen, orain hiru aste, Zarautzen. Andueza eta Ugaldek partidari eutsi eta bikote urdinak gehiago huts egin zuen orduko hartan. Bikote gorria bitik bi garaipenekin heldu da azken geltokira. Urdina, berriz, garaipen bat eta porrot bat erdietsita. Hala ere, ez da ahaztu behar hutsetik ekingo diotela finalari eta aurrekariak aurrekari igandean gaina hartzea lortzen dutenek etxeratuko dituztela Promozio Sariko lehen txapelak. Beraz, ez dago bikote bat bestearen gainetik jartzerik, final batean urduritasunak ere parte har baitezake. Laurentzat da halako zita batean lehen parte hartzea.
Andueza nafarra da eta beste hirurak gipuzkoarrak.
2. partida
MUNETA-BORDAGARAY / HOUSSET-SERRE
Kutxa Sari Nagusiko finalean Iparraldeko pilotariak izango dira protagonista, lautik bi baxenafarrak baitira (Bordagaray eta Serre) eta hirugarrena (Housset) lapurtarra. Muneta, aldiz, nafarra da.
Finalerdi gogor, lehiatu eta estuetan nagusitu ostean lortu dute finalerako txartela bi bikoteek ere, ordubeteko norgehiagoketan garaile aterata.
Partida honek ez du aurrekaririk, baina, lehiatua eta erritmo bizikoa izatea espero da. Bi atzelariak kolpe bizikoak dira eta aurrelarien artean Munetaren joa eta Housseten pilota ezkerreratzeko ahala nabarmendu daitezke. Ez da erraza bikote baten aldeko hautua egitea, Muneta eta Bordagaray hasieratik sendo aritu direlako eta Housset eta Serrek jardunaldiek aurrera egin ahala gora egin dutelako, finalerdian ere bigarren zatian partida irauliz. Gogoratu Urretxun 24-15 galtzen joan ostean 30 eta 27 irabaztea lortu zutela.
Aurten ere txapeldun berriak izango ditu goi-mailako lehiaketa honek. Hala ere, finalistetako bik elkarrekin eskuratu zuten orain bi edizioko txapela. Hemen orain arteko palmaresa:
1. edizioa (2008): Elguezabal-Mendizabal
2. edizioa (2009): Elguezabal-Arozena
3. edizioa (2010): Muneta-Serre
4. edizioa (2011): Etchelecu-Montes
Aurreko edizioetan jendetza bildu izan da partida hauek ikustera. Ikuskizuna bikaina izaten da eta aurten ere hala izatea espero da. Denok zaudete gonbidatuta!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: