Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Datorren larunbatean, hilak 17, Ataungo Auzoeta pilotalekuan jokatuko den 5. eta azken jardunaldian erabakiko da zein bikote izango diren finalerdietan lehiatuko direnak. Azken jardunaldiaren faltan hona hemen 1. eta 2. mailetako sailkapenak: 1. maila Pos. Taldea Puntu Jokatu Irabazi Galdu Aldeko tantoak Kontrako tantoak 1 FERNANDEZ-AROZENA 7 4 3 1 118 113 2 MANZISIDOR-ARGAIN 7 4 3 1 116 82 3 ETXEGIA-MENDIZABAL 6 4 2 2 89 107 4 URKIZU-UNANUE 6 4 2 2 107 101 5 EVARISTTI-ERRASTI 5 4 ...


Joan den larunbatean, azaroak 10, jokatu zen Urretxuko Ederrena pilotalekuan Emakumea Pilotari txapelketako 4. jardunaldia. Jardunaldi benetan gorabeheratsua gertatu zen. Izan ere, ez zen aurreko jardunaldietan adinako parekotasunik eta lehia esturik ikusi ahal izan orokorrean. Hala ere, partidu gogor eta luzeren bat ere izan zen tartean. Jaialdiak guztira izandako iraupena 5 ordu ingurukoa izan zen. Urretxuko jardunaldiari bigarren mailako hiru neurketekin eman zitzaion hasiera eta ez ziren espero zen bezain lehiatuak izan neurketak. 2 ordu baino gutxiagoan amaitu ziren hiru neurketak.&nbs...


Emakumea Pilotariren inguruko informazioa agertu da hainbat hedabidetan. Gaur, adibidez, lau artikulu kaleratu dira. Hona hemen loturak sartu nahi duen ororentzat: Noticias de Gipuzkoa: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2007/11/08/vecinos/urola-garaia/d08uro34.798595.php Goierriko Hitza: http://www.goierrikohitza.info/hitza_n.php?herria=ZUMARRAGA&fetxa=2007-11-08&izena=p00006014&eskualdea=GOIERRI&produktua=GOIERRIKO# Urretxu-Zumarragako herri aldizkaria: otamotz.com. http://www.otamotz.com/index.php?option=com_content&task=view&id=1960&Itemid=1229...


Pasa berri den asteartean ekin zitzaien, beste denboraldi bat gehiagoz, neska federatuentzako trinketeko teknifikazio enrtenamenduei. Aurten, iazkoaren ildo beretik, 3 talde izango dira: Þ    Hasiberriak: asteartetan 19:00-21:00 Gaskan. Maila honetan bi talde izango dira. Hamabost egunez behin bi orduko entrenamendu saioa izango dute. Entrenatzailea: Maider Mendizabal Þ    Teknifikatuak: ostiraletan 20:00-22:00 Gaskan. Hauek bi orduko entrenamendu saioa izango dute astero. Entrenatzailea: Eli Lasa. Azaroaren 5ean hasi zen hasiberrien lehen tald...


Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatuko da ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketako 4. jardunaldian datorren larunbatean bertan, hilak 10, arratsaldeko 15:30etan hasita. Aurretik jokatu diren beste hiru jardunaldietan bezala, 6 norgehiagoka izango dira Urretxun ere. Hona hemen larunbateko partiden kartelera: Etxekoa Kanpokoa Ordua Jauregi-Goenaga Zabala-Zabala 15:30, 1.partida Urbistondo-Urkizu Tijero-Lujanbio 15:30, 2.partida Bañales-Gurrutxaga Arrondo-Urbieta 15:30, 3.partida Fernandez-Arozena Manzisidor-Argain 15:30, 4.partida Evaristti-Errasti...


Lehen hiru jardunaldiak, Tolosa, Altza eta Hondarribian, hurrenez-hurren, jokatu ondoren, benetan lehia estua dago Ezker hormako II. Emakumea Pilotari txapelketan. Lehen mailan zein bigarrenean bikote guztiek dute oraindik ere finalerdietara sailkatzeko aukera. Gogoan izan behar da 6 bikotetik 4k egingo dutela aurrera maila bakoitzean ligaxka amaitzean. Oraindik ere bi jardunaldiren faltan (Urretxu eta Ataun) edozein bikotek egin dezake aurrera edo atzera sailkapenean. Hona hemen bi mailetako sailkapena nola dagoen une honetan: 1. maila Postua Bikotea Puntuak Partiduak...


Datorren astelehenetik aurrera emango zaie hasiera emakumeentzako paleta ikastaroei Gipuzkoako hainbat herritan. Ikastaro hauen ezaugarriak honakoak dira: 25 urtetik gorako emakumeentzat Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatutako begiraleak Saioetako beharrezko materiala begiraleak eramango du Astean ordu eta erdiz paletan aritzeko gogoa Datorren astetik aurrera martxan izango diren ikastaroak herri hauetan burutuko dira: Ibarra: astelehenak Donostia: asteazkenak Azpeitia Tolosa: astearteak Arrasate: asteazkenak Zalantzaren bat izanez gero deitu Gipuzk...


Emakumea Pilotari proiektuaren eskola kiroleko atalaren barruan kokatzen diren nesken pilota eskola batzuk martxan dira dagoeneko, eta beste batzuk, berriz, bidean. Pilota eskola hauen ezaugarririk nagusienak jarraian laburbilduta ageri dira: Adina: 10-16 urteko neskak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaturiko begirakeak Saioak: astean behin Ikastaroaren iraupena: urritik ekainera bitarte Kuota: 60€ / urteko Martxan daude jada honako herri hauetan: Irura: astearte edo ostegunetan 18:00etatik 19:30etara Azpeitia: astelehenetan Hernani: ostiraletan Tolos...


2006-2007 denboraldian burututako I. Ezker Hormako Emakumea Pilotari txapelketaren ostean, II. edizioa martxan da dagoeneko. Hona hemen txapelketa honen ezaugarririk nagusienak: Pilotariek ez dute euren elkarte/kluba ordezkatzen. Bikote orekatuak osatzeko, maila irizpidetzat hartuz, rankin bat osatzen da bai aurrelari eta bai atzelarietan. Aurrelaririk "onena" atzelaririk "txarrenarekin" jartzen da, eta horrela hurrenez-hurren bikote guztiak osatu arte. Txapelketan pilotari titularrez gain ordezkoek ere parte hartzen dute, jardunaldietan arrazoi ezberdinak direla medio sor daitezkeen...


Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, emakumeek pilota munduan duten parte hartzea sustatzeko asmoz, 2004an abian jarritako egitasmoa da hau. Hasi berri den 2007-08 denboraldia laugarrena da proiektu honentzat. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta Gipuzkoako hainbat udalen laguntza ere jasotzen ditu. Egitasmoa hiru arlotan banatzen da: eskola kirola, partaidetza-kirola eta kirol federatua. Arlo bakoitzean lantzen diren ekintza ezberdinak ondorengoak dira: 1. Eskola Kirola- Sustapen jarduerak.- Nesken pilota eskolen sorrera e...