Emakumeentzako paleta ikastaroak azaroaren 5etik aurrera

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2007-11-02 17:37

Datorren astelehenetik aurrera emango zaie hasiera emakumeentzako paleta ikastaroei Gipuzkoako hainbat herritan. Ikastaro hauen ezaugarriak honakoak dira:

  1. 25 urtetik gorako emakumeentzat
  2. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatutako begiraleak
  3. Saioetako beharrezko materiala begiraleak eramango du
  4. Astean ordu eta erdiz paletan aritzeko gogoa

Datorren astetik aurrera martxan izango diren ikastaroak herri hauetan burutuko dira:

  • Ibarra: astelehenak
  • Donostia: asteazkenak
  • Azpeitia
  • Tolosa: astearteak
  • Arrasate: asteazkenak

Zalantzaren bat izanez gero deitu Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora edo bidali e-mail bat emakumeapilotari@yahoo.com helbidera.


Utzi iruzkina: