Abian da Ezker Hormako II. Emakumea Pilotari Txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2007-11-01 13:06

2006-2007 denboraldian burututako I. Ezker Hormako Emakumea Pilotari txapelketaren ostean, II. edizioa martxan da dagoeneko. Hona hemen txapelketa honen ezaugarririk nagusienak:

  1. Pilotariek ez dute euren elkarte/kluba ordezkatzen.
  2. Bikote orekatuak osatzeko, maila irizpidetzat hartuz, rankin bat osatzen da bai aurrelari eta bai atzelarietan. Aurrelaririk "onena" atzelaririk "txarrenarekin" jartzen da, eta horrela hurrenez-hurren bikote guztiak osatu arte.
  3. Txapelketan pilotari titularrez gain ordezkoek ere parte hartzen dute, jardunaldietan arrazoi ezberdinak direla medio sor daitezkeen hutsuneak betez.
  4. Pilotariak bi mailatan bereizita daude: sei bikote 1. mailan eta beste sei 2. mailan.
  5. Txapelketako partidu guztiak larunbat arratsaldetan jokatzen dira, egoitza berean, arratsaldeko 15:30etan hasita.  
  6. Aurten 36 pilotari (24 titular + 12 ordezko) ari dira lehian urriaren 6an hasita.

Donostiako Kirol Etxean urriaren 5ean egindako aurkezpeneko irudia da honako hau:

Aurrez aipaturiko ezaugarri guzti horiek betetzen ditu aurtengoak ere. Hona hemen jardunaldien inguruko informazioa:

Jardunaldia Lekua Eguna Ordua
1 Beotibar, Tolosa 2007-10-6 15:30
2 Altza, Donostia 2007-10-20 15:30
3 Jostaldi, Hondarribia 2007-10-27 15:30
4 Ederrena, Urretxu 2007-11-10 15:30
5 Auzoeta, Ataun 2007-11-17 15:30
6. Finalderdiak Usurbil edo Zubieta 2007-11-24 16:30
7. Finala Hernani 2007-12-1 zehazteke

Txapelketaren inguruko informazio zehatzagoa (emaitza eta sailkapenak) Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren webgunean dauzkazue (ikus esteka).

 


Utzi iruzkina: