Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Datorren larunbatean, otsailak 9, jokatuko dira Agiñako frontoian irekiko 2. jardunaldiko partidak. Ligaxkako aurreko jardunaldian bezalaxe 4 partida jokatuko dira arratsaldeko 16:00etan hasita. Hona hemen asteburu honetako kartelera: 1. TALDEA 2. TALDEA MULTZOA Bañales-Orube Jauregi-Lujanbio D Arrondo-Urbieta Pagola-Ugalde A Otxotorena-Gutierrez Goenaga-Lucas C Zabala-Fernandez   Lizeaga-Perez B


Bihar osteguna, otsailak 7, burutuko da Emakumezkoen I. Diario Vasco Sariaren aurkezpena Donostian. Arratsaldeko 8etan izango da Union Artesana elkartean. Txapelketa aurkezpenaren biharamunean, otsailaren 8an, jarriko da abian Zestoako pilotalekuan jokatuko diren lehen bi neurketekin. Lehen jardunaldiko beste bi partidak, berriz, igande goizean jokatuko dira Errenteriako Fanderia frontoian.


TXAPELKETAREN AURKEZPENA Datorren ostiralean, otsailak 8, hasi eta martxoaren 9ra arte jokatuko da aurten lehenengoz antolatuko den Emakumezkoen Diario Vasco Saria. Txapelketa honen helburu nagusietako bat Euskal Herri mailako pilotaririk onenak bildu eta goi-mailako txapelketa bat antolatzea da. Horretarako, Antolaketa Batzordeak egun Euskal Herrian dauden 16 pilotaririk onenak aukeratu ditu: AURRELARIAK ATZELARIAK Naty Evaristti Maider Mendizabal      Itsaso Urkizu Nagore Arozena Goiatz Manzisidor Edurne Argain Susana Muneta Oihana Un...


Aurreko astean berria argitaratu ostean, Legazpiko Nesken Pilota Eskolan izena emateko epea ostiral honetan, otsailaren 8an, amaituko dela gogorarazi nahi dugu. Izena emateko bi bide daude: norbere ikastetxean heziketa fisikoko irakaslearen bidez edota Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora deituta (943471463). Ekintza honen inguruko edozein zalantza argitzeko edo informazio jasotzeko ere federaziora bertara deitzea gomendatzen da.


Pasa den larunbatean, otsailaren 2an, hasi zen I. Emakumea Pilotari Irekia. Agiñan jokatu ziren lehen jardunaldiko lau partidak arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Bigarren mailako pilotariei zuzenduriko txapelketa honetan bi partida izango ditu bikote bakoitzak (guztira 12 dira) ligaxkan eta hortik aurrera final-laurden, final-erdi eta finala etorriko dira. Lehen jardunaldian jokatutako lau neurketatik hirutan (B, D eta A multzoetan) ez zen emozio handiegirik izan ez markailaguetan ez eta jokoan ere. Izan ere, hein handi batean, bikote faboritoek ez zuten inolako arazorik izan garaipena...


Aste honetan kaleratu da KANTXATIK aldizkariaren 2. zenbakia. Erreportaje nagusia Emakumea Pilotari Proiektuaren ingurukoa da, bertan burutzen ari den lanaren berri luze eta zabal agertuz, benetan modu interesgarrian. Besteak beste, Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa elkarrizketatu dituzte. Zumaiako Kirol Elkartearen pilota eskolaren berri ere badakar eta baita Gipuzkoako Txapelketa-Kutxa Sariaren balorazioa ere. Harpidetza bidez banatzen da ‘Kantxatik’, eta edonor izan daiteke harpidedun. Denboraldiko 10 euro ordainduta, 4 zenbaki jasoko ditu izena ematen duenak, zuzenean bere etxean. Nahi...


Ihauterien ostean hasiko da Emakumezkoen I. Diario Vasco Saria. Datorren astean, otsailak 8, ekingo zaio Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren ekimenez, eta El Diario Vasco egunkariaren babesarekin, lehen aldiz antolatuko den txapelketa honi. Euskal Herri mailan gomazko paletan goi-mailan dabiltzan 16 pilotarik (8 bikotek) hartuko dute parte bertan. Bikoteak lauko bi multzotan banatu dira eta partiduak ostiral gauetan (21:00etatik aurrera) eta igande goizetan (11:30etatik aurrera) jokatuko dira. Jardunaldi bakoitzean bina neurketa jokatuko dira bai ostiralean...


Legazpin Nesken Pilota Eskola sortzeko asmoa du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Emakumea Pilotari Proiektuaren baitan. Bada, asmoa gauzatze bidean jarri dute dagoeneko. Izan ere, bertako Haztegi Ikastolan sustapen jarduerak burutzen ari dira egunotan eta pixka bat aurrerago egingo dituzte Domingo Agirre ikastetxe publikokoek ere. Sustapen jarduera hauek 5. mailakoekin hasi eta DBHra arte antolatu dira. Gorputz heziketako saioetan neskek paleta saio bat edo pare bat burutzen dituzte teknikari baten laguntzaz, pilotako jokamolde hau eurei gerturatu asmoz. Era honetan, pilota eskola...


Frontoi motzean, eta gomazko paletaz, jokatuko da I. Emakumea Pilotari Irekia. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) bertako neska federatuei jokatzeko aukera emateko sortu den txapelketa berri bat da hau. Izan ere, Euskal Liga (EHko elkarteen arteko txapelketa) da une honetan martxan dagoen lehiaketa ofizial bakarra. Gauzak horrela, eta laster hasiko den DV sarian parte hartuko ez duten pilotari asko daudela ikusirik, Txapelketa ireki hau antolatu du GEPFek.  Aurreko albisteren batean jakinarazi arren, hona hemen ezaugarririk nagusienak: Hasiera data: otsailak ...


Hasiera batean aste honetan hastekoa bazen ere, datorren asteburuan, otsailak 2, hasiko da I. Emakumea Pilotari Irekia. 12 bikote dira guztira izena eman dutenak eta hiru bikoteko lau multzotan banatuko dira. Era honetan, ligaxkan bikote bakoitzak bi partidu izango ditu. Ligaxkan multzoko lehen bi postuetan sailkatutako bikoteek final laurdenak jokatuko dituzte eta ondoren jokatuko dira finalerdiak eta finala. Agiñan (Usurbil eta Orio artean) jokatuko dira partidu guztiak, arratsaldeko 16:00etan hasita, jardunaldi bakoitzean 4 izango direlarik.