Joan den larunbatean hasi zen I. Emakumea Pilotari Irekia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-02-04 17:21

Pasa den larunbatean, otsailaren 2an, hasi zen I. Emakumea Pilotari Irekia. Agiñan jokatu ziren lehen jardunaldiko lau partidak arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Bigarren mailako pilotariei zuzenduriko txapelketa honetan bi partida izango ditu bikote bakoitzak (guztira 12 dira) ligaxkan eta hortik aurrera final-laurden, final-erdi eta finala etorriko dira.

Lehen jardunaldian jokatutako lau neurketatik hirutan (B, D eta A multzoetan) ez zen emozio handiegirik izan ez markailaguetan ez eta jokoan ere. Izan ere, hein handi batean, bikote faboritoek ez zuten inolako arazorik izan garaipena eskuratzeko. Arratsaldeko azken partidan, ordea, emozioa izan zen amaierara arte eta lehia oso estu baten ondoren erabaki zen nork eskuratuko zuen lehen garaipena B multzoan. 

Hona hemen larunbateko partiden emaitzak:

1. TALDEA (gorria)

2. TALDEA (urdina)

MULTZOA
Zabalegi-Urkizu 9 30 Zabala-Fernandez B
Jauregi-Lujanbio 18 30 Urbistondo-Zabala D
Redondo-Errasti 30 8 Arrondo-Urbieta A
Goenaga-Lucas 30 27 Martinez-Martinez C

 

Datorren larunbateko partiden berri asteak aurrera egin ahala jakinaraziko da. Jardunaldi honetan bezalaxe, lau bikotek atsedenaz gozatzeko parada izango dute eta beste zortziek partidak jokatuko dituzte.


Utzi iruzkina: