Bihar aurkeztuko dute Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria
Bihar osteguna, otsailak 7, burutuko da Emakumezkoen I. Diario Vasco Sariaren aurkezpena Donostian. Arratsaldeko 8etan izango da Union Artesana elkartean.
Txapelketa aurkezpenaren biharamunean, otsailaren 8an, jarriko da abian Zestoako pilotalekuan jokatuko diren lehen bi neurketekin. Lehen jardunaldiko beste bi partidak, berriz, igande goizean jokatuko dira Errenteriako Fanderia frontoian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: