Motorrak berotzen Emakumezkoen I. El Diario Vasco sarirako
Ihauterien ostean hasiko da Emakumezkoen I. Diario Vasco Saria. Datorren astean, otsailak 8, ekingo zaio Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren ekimenez, eta El Diario Vasco egunkariaren babesarekin, lehen aldiz antolatuko den txapelketa honi.
Euskal Herri mailan gomazko paletan goi-mailan dabiltzan 16 pilotarik (8 bikotek) hartuko dute parte bertan. Bikoteak lauko bi multzotan banatu dira eta partiduak ostiral gauetan (21:00etatik aurrera) eta igande goizetan (11:30etatik aurrera) jokatuko dira. Jardunaldi bakoitzean bina neurketa jokatuko dira bai ostiralean eta baita igandean ere.
Txapelketa honen aurkezpena datorren astean, otsailaren 7an, ostegunean, egingo da Donostiako Union Artesana elkartean arratsaldeko 20:00etan.
Txapelketa honen inguruko jarraipen ahalik eta zehatz eta eguneratuena egiten saiatuko gara hemen bertan. Horren adierazle da albo zutabean sortutako lotura berri hau: "Emakumezkoen I. Diario Vasco saria".
Iruzkinak
Utzi iruzkina: