Joan den larunbatean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, amaitu zen Agiñan Irekia. Bertan, 3 eta 4.posturako partida eta finala jokatu ziren arratsaldeko 16:00etan hasita. Hona hemen emaitzak: 1. taldea 2. taldea 3-4.postua Goenaga-Lucas 21 30 Pagola-Ugalde Finala Redondo-Errasti 22 30 Zabala-Fernandez 3-4. posturako partida Hernaniko gaztetxoek lortu zuten garaipena, ezustean neurri batean, Goenaga-Lucas bikotearen aurka. Ez zen oso partida polita atera, nahiz eta erdi ingurura arte markagailuan paretsu ibili ziren bi bikoteak. Amaieran, merezimenduz heldu ziren 30era...
Herenegun, martxoaren 9an, amaitu zen Emakumezkoen I. El Diario Vasco Saria, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bertaratutakoek bi norgehiagoka ikusteko aukera izan zuten, 3 eta 4. posturako neurketa lehenengo eta final handia ondoren. Hona hemen emaitzak: 1. Taldea 2. Taldea 3. eta 4. postuak Fernandez-Larrion 15 30 Agirre-Ruiz de Larramendi Finala Elguezabal-Mendizabal 30 24 Urkizu-Serre Jarraian partiden inguruko kronikatxo bana irakur dezakezue. 3-4. posturako lehia 3. eta 4. postuak erabakitzeko jokatu zen neurketan, aurreko astean adierazi bezala, Housset-Montese...
Datorren igandean, martxoaren 9an, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatzekoa den Emakumezkoen I. El Diario Vasco Sariko 3 eta 4. posturako lehian azken orduko aldaketa batzuk izan dira. Housset-Montes bikoteak ez dauka jokatzerik arrazoi ezberdinak medio eta bi ordezko arituko dira euren ordez. Hona hemen igandeko partiden berri: 3-4. postuak: FERNANDEZ-LARRION vs AGIRRE-RUIZ DE LARRAMENDI FINALA: ELGUEZABAL-MENDIZABAL vs URKIZU-SERRE Partidak 11:30etan hasiko dira eta lehenengo 3-4....
Datorren larunbatean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko egunean, bertso-pilota ekitaldia izango da Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bertan parte hartuko dute Emakumea Pilotari proiektuaren baitan dabiltzan lau palistek, besteak beste. Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak antolatzen duen Martxoan Bertsoa bertsoaren inguruko zikloaren baitan dago kokatuta ekitaldi hau. Urtero berrikuntzaren bat egin asmotan ibiltzen direnez, aurten aukera aprobetxatu eta bertako kide baten laguntzaz berts...
Joan den asteburuan, ofizialki martxoaren 1ean, jarri zen abian Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa. Iazko bidetik segiz, aurten ere gora egin du partehartzeak. Nabari da, beraz, eskuaz gain gutxika-gutxika bada ere beste jokamolde batzuk ere badirela euskal pilotaren baitan. Txapelketaren iraupena bi hilabete eta erdikoa izango da, tartean aste santuko oporraldia dela aintzat hartuz. Izan ere, martxoaren 1ean hasi eta finalak maiatzaren 24rako daude aurrikusita. Txapelketa honen inguruko informazioa ere jaso ahal izango da blog honetan aurrera egin ahala.
Joan zen asteburuan finalerdietako neurketak jokatu ostean, asteburu honetan Emakumea Pilotari proiektuaren baitan federatuentzat martxan diren bi txapelketen amaiera izango da. I. Emakumea Pilotari Irekia Datorren larunbatean, martxoak 8, amaituko da Agiñan martxan den Irekia. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera bi partida jokatuko dira. Lehenengoa, 3 eta 4. postuetarakoa izango da eta bigarrena, berriz, finala. Txapelketa hau martxan jarri zenean faboritotzat jo ziren bi bikoteak heldu dira azkenean finalera, nahiz eta bidean norgehiagoka esturen bat edo beste jokatu beharrean izan dire...
Datorren igandean jokatuko dira Hernaniko udal pilotalekuan , goizeko 11:30etatik aurrera, goi-mailako Emakumezkoen I. El Diario Vasco sariko finalerdiak. Partidu gogor bezain lehiatuak izatea espero da, lau bikoteek ere maila oso ona eman baitute ligaxkan jokatutako partiduetan. Guztira bi neurketa izango dira jokatuko direnak. Hona hemen kartelera: 1. TALDEA 2. TALDEA Elguezabal-Mendizabal Agirre-Ruiz de Larramendi Housset-Montes Urkizu-Serre Zorte on denoi eta onenek irabaz dezatela!!
Emakumezkoen I. El Diario Vasco Sarian, behin ligaxkako hiru partidak jokatu ostean, honela geratu dira multzo bakoitzeko sailkapenak: A MULTZOA Pos. Taldea P J I G A K EA 1 ELGUEZABAL-MENDIZABAL 6 3 3 0 90 60 0 2 URKIZU-SERRE 5 3 2 1 84 78 0 3 MUNETA-GORDON 4 3 1 2 79 74 0 4 LEUNDA-AROZENA 3 3 0 3 49 90 0 B MULTZOA Pos. Taldea P J I G A K EA 1 HOUSSET-MONTES 6 3 3 0 90 51 0 2 AGIRRE-RUIZ DE LARRAMENDI 5 3 2 1 81 64 0 3 MANZISIDOR-ARGAIN 4 3 1 2 58 75 0 4 EVARISTTI-UNANUE 3 3 0 3 51 90 ...
Datorren larunbatean, martxoaren 1ean, jokatuko dira Agiñan I. EmP Irekiko finalerdiak, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Hona hemen kartelera: 1. TALDEA 2. TALDEA Redondo-Errasti Goenaga-Lucas Pagola-Ugalde Zabala-Fernandez Finalerdietan garaipena eskuratzen duten bi bikoteak elkarren aurka neurtuko dira finalean, eta beste bi bikoteek, berriz, 3 eta 4. posturako partidua jokatuko dute, finalaren aurretik. Zorte on denoi!!!
Agiñan jokatzen ari den I. Emakumea Pilotari Irekia azken txanpan sartzera doa. Izan ere, lehiaketari ekin zioten 12 bikoteetatik 4 baino ez dira una honetan lehiatzeko txartela eskuartean dutenak. Aurreko larunbatean, otsailaren 23an, jokatu ziren final-laurdenetako neurketak eta garaileek asteburu honetan jokatuko dituzte finalerdietako partidak. Hona hemen partiduen emaitzak eta kronikatxo bana: 1. bikotea 2. bikotea Redondo-Errasti 30 9 Jauregi-Lujanbio Goenaga-Lucas 30 21 Lizeaga-Perez Urbistondo-Zabala 23 30 Tijero-Ugalde Martinez-Martinez 28 30 Zabala-Fernandez 1...
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004an martxan jarri zuen Emakumea Pilotari Proiektuaren inguruko informazio eguneratu eta zehatza jasoko duzu bertatik bertara