Bertso-pilota Urretxun

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-03-05 23:19

Datorren larunbatean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko egunean, bertso-pilota ekitaldia izango da Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bertan parte hartuko dute Emakumea Pilotari proiektuaren baitan dabiltzan lau palistek, besteak beste.

                 

Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak antolatzen duen Martxoan Bertsoa bertsoaren inguruko zikloaren baitan dago kokatuta ekitaldi hau. Urtero berrikuntzaren bat egin asmotan ibiltzen direnez, aurten aukera aprobetxatu eta bertako kide baten laguntzaz bertso-pilota antolatzeko apustu irmoa egin dute.

Hona hemen ekitaldi honen inguruko xehetasun batzuk:

  • Pilotariak: Maider Mendizabal-Oihana Unanue eta Uxue Fernandez-Nagore Arozena
  • Bertsolari-botileroak: Iratxe Ibarra eta Maialen Lujanbio

    

Ekitaldia arratsaldeko 19:15etan hasiko da Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Nahi duzuen guztiok ongi etorriak izango zarete.

Ekitaldi honen eta bertso zikloaren inguruko informazio geihagorako hona hemen Zumarraga-Urretxuko bertso eskolaren webgunearen helbidea: www.zubertsotan.net.


Utzi iruzkina: