Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Bihar ospatuko da Iruran aurtengo Emakumea Pilotari eguna. Bertan elkartuko dira, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurtengo ikasturtean emakumeen 25 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak. Ikastaroetan ibilitako 60 lagun inguru izango dira bertaratuko direnak.     Azken festa honetan, besteak beste, Emakumezkoen Gipuzkoako I. Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Txapelketa honetan ikastaro bakoitzeko emakumeek euren ordezkaritza izango dute, 8 bikote izango baitira lehia bizian arituko direnak. Horrez ...


Joan zen igandean, ekainaren 8an, jokatu ziren Trinketeko Emakumezkoen I. El Diario Vasco Sariko lehen jardunaldiko partidak Irungo Ramuntxo Berri trinketean.   Bertan izan zirenek goi-mailako bi partidu lehiatu eta gogor ikusteko parada izan zuten. Harrigarria suerta badaiteke ere, bi partidak emaitza berarekin amaitu ziren gaitera. Hona hemen emaitzak:   1. taldea Emaitza 2. taldea Amaia Etchelecu – Nagore Arozena 30 27 Itsaso Urkizu – Magalie Comet Patricia Espinar – Severine Graciet 27 30 Maider Mendizabal –  Maika Elguezabal   Atsedena: &...


Azken txanpan sartu da dagoeneko 2. mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari txapelketa.   Azken jardunaldiko partidak gaur jokatuko dira Donostiako Gaska trinketean eta oraindik ez dago erabakita zein bikotek lortuko duten final-erdietarako txartela. Ez dago argi lehen postuan nor sailkatuko diren ere.   Lehen postuan sailkatutako bikoteak zuzenean finalean izateko txartela eskuratuko du. 2 eta 3. postuetan sailkatutakoek, berriz, final-erdia jokatuko dute datorren astean.   Hona hemen joan den asteko, 6. jardunaldiko, emaitzak:   1. Taldea Emaitza 2. Talde...


Datorren igandean, ekainaren 8an, jarriko da martxan Emakumezkoen Trinketeko 1. El Diario Vasco Saria. Atzo burutu zen aurkezpena Irunen bertan. Jarraian duzue txapelketa honen inguruko ahalik eta informaziorik zehatzena. 1.- TXAPELKETAREN AURKEZPENA                Txapelketa hau antolatzearen arrazoi nagusienetakoa, pilotari onenak bildu eta maila oneko txapelketa lehiakor bat antolatzea da. Honetarako Antolaketa Batzordeak parte hartuko duten pilotariak aukeratu eta hilabete iraungo duen txapelketa bat antolat...


Ezker hormako frontoian egin bezala, trinketean ere emakumezkoen arteko goi-mailako partidak ikusteko aukera izango da. Datorren igandean, ekainaren 8an, ekingo zaio, hain justu ere, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren ekimenez, eta El Diario Vasco egunkariaren babesarekin, lehen aldiz antolatuko den trinketeko txapelketa honi. Euskal Herri mailan trinketean, gomazko paletan, goi-mailan dabiltzan 12 pilotarik (6 bikotek) hartuko dute parte bertan. Bikoteak hiruko bi multzotan banatu dira eta partiduak igande goizetan (11:00etatik aurrer...


Lehen mailako Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketak eman ditu eman beharrekoak. 2. mailakoak, ordea, aurrera darrai. Izan ere, finala ekainaren 27an jokatzea aurreikusten da. Joan den ostiralean, maiatzaren 30ean, jokatu ziren 5. jardunaldiko partidak Donostiako Gaska trinketean. Oraindik beste 2 jardunaldi gehiago izango ditu ligaxka honek. Guztira 7 jardunaldi izango ditu ligaxkak, eta bikote bakoitzak 6 norgehiagoka jokatuko ditu. Jardunaldi banatan atsedena izango dute. Hona hemen 5. jardunaldiko partiden emaitzak: 1. taldea 2. taldea Tijero*-Bañales 30 24 Gutierrez-...


Joan den ostiralean, maiatzaren 30ean, Iruran jokatutako finalean erabaki zen zein bikoterentzat izan den 1.mailan Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa. Pronostikoek beste zerbait bazioten ere, partida oso ona jokatu ostean Berastegi eta Azpeitira joan dira txapelak. Izan ere, ligaxkan zeharreko partidak aintzat hartuta, Mendizabal-Gurrutxaga bikotea zen irabazteko hautagai nagusia. Hona hemen ostiraleko partidaren emaitza: 1. taldea 2. taldea Mendizabal-Gurrutxaga 24 30 Urkizu-Unanue Honenbestez, lehen mailan aritu diren pilotarien gehiengoak aurtengo&nbs...


Bihar, maiatzaren 30ean, ere jokatuko dira partidak Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketaren baitan. 2. mailakoek Donostiako Gaska trinketean jokatuko dituzte euren txapelketako 5. jardunaldiko partidak. Hona hemen hauen berri: 1.go Taldea Emaitza 2. Taldea Ordua Lekua M. ZABALA - BAÑALES GUTIERREZ - LUCAS 20:00 Gaska Trinketa PEREZ - N. ZABALA GOENAGA - PIEROLA 20:00 Gaska Trinketa JAUREGI - UGALDE REDONDO - LUJANBIO 20:00 Gaska Trinketa Atsedena ARRIOLA - URBISTONDO Bigarren mailako txapelketa ekainaren 27an amaituko da. 1.go maila...


Joan den ostiralean, maiatzaren 23an, Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako 4. jardunaldiko neurketak jokatu ziren Gaska trinketean. Ligaxka luzea jokatuko dute 2. mailan ari diren pilotariek, guztira 7 jardunaldi izango baitituzte. 7 bikote ari dira parte hartzen eta guztiek izango dute atseden hartzeko jardunaldi bat. Hona hemen azken jardunaldian jokatutako partiden emaitzak: 1. taldea 2. taldea Goenaga-Pierola 28 30 Gutierrez-Lucas Arriola-Urbistondo 22 30 M.Zabala-Bañales Perez-N.Zabala 24 30 Jauregi-Ugalde Datorren ostiralean jokatuko da 5. jardunaldia. Ohi bezala, ar...


Datorren ostiralean, maiatzaren 30ean, jokatuko da Irurako Ametsa trinketean Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketako lehen mailako finala. Joan den ostiralean, maiatzaren 23an, jokatu zituzten ligaxkako azken partidak lehen mailan aritu diren bikoteek. Hona hemen bertan jokatutako partiden emaitzak: 1. taldea 2. taldea Aburuza-Arozena 24 30 Fernandez-Evaristti Mendizabal-Gurrutxaga 30 19 Urkizu-Unanue Behin ligaxka amaitu ostean, honela geratu da sailkapena: Pos. Taldea P J I G A K 1 MENDIZABAL - GURRUTXAGA 8 4 4 0 120 95 2 URKIZU - UNANUE 6 4 2 2 ...