Bihar ospatuko da Iruran Emakumea Pilotari Eguna

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-06-13 13:56

Bihar ospatuko da Iruran aurtengo Emakumea Pilotari eguna. Bertan elkartuko dira, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurtengo ikasturtean emakumeen 25 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak. Ikastaroetan ibilitako 60 lagun inguru izango dira bertaratuko direnak.

 

 

Azken festa honetan, besteak beste, Emakumezkoen Gipuzkoako I. Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Txapelketa honetan ikastaro bakoitzeko emakumeek euren ordezkaritza izango dute, 8 bikote izango baitira lehia bizian arituko direnak. Horrez gain, paleta saioak ere izango dira, ikasturtean zehar egindako hainbat ariketa egiten jardungo dutelarik emakumeek. Bazkari goxo askoa eta trikitilariak ere ez dira faltako ikasturteko lana merezi bezala ospatzeko.

 

  

  

 

Emakumea Pilotari Egunari hasiera goizeko 10ak aldera emango zaio, emakumeen iritsierarekin, eta arratsaldeko 8ak aldera arte luzatuko da festa. Jarraian, egitarauan, zehatzago agertzen dira bertan burutuko diren ekintzak eta hauen ordutegia:

 

EGITARAUA

 

10:00 – 10:30: Irurako frontoira iritsi eta saiorako prestatu. Partida jokatu behar dutenek beroketa.

 

EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO I. TXAPELKETA HERRIKOIA

 

10:30 – 10:45: 1. final-laurdena:    HERNANI 1 – DONOSTIA 2.

 

10:50 – 11:05: 2. final-laurdena:   DONOSTIA 3 – ARRASATE 2.

 

11:10 – 11:25: 3. final- laurdena:   ARRASATE 1 – HERNANI 2.

 

11:30 – 11:45: 4. final-laurdena:   TOLOSA – DONOSTIA

 

 

1. SAIOA

 

11:50 – 12:00: Beroketa.

 

12:00 – 12:30: Saioa, 6 taldetan. Bakoitza gune  batean. 10’ eta gune aldaketa.

 

EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO I. TXAPELKETA HERRIKOIA

 

12:35 – 12:50: 1. finalerdia.

 

12:55 – 13:10: 2. finalerdia.

 

2. SAIOA

 

13:15 – 13:45:  Taldeek errotatu egingo dute. Falta zaizkien 3 ariketak egingo dituzte.

 

EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO I. TXAPELKETA HERRIKOIA

 

13:50 – 14:05: FINALA

 

14:10: Sari banaketa

 

15:00: BAZKARIA eta PARRANDA 

 

20:00: ITZULERAKO AUTOBUSA

 

Bihar Irurako pilotalekura bisita egin nahi duen oro dago bertaratzera gonbidatuta.

 


Utzi iruzkina: