Urkizu-Unanuerentzat 1. mailako txapelak
Joan den ostiralean, maiatzaren 30ean, Iruran jokatutako finalean erabaki zen zein bikoterentzat izan den 1.mailan Trinketeko II. Emakumea Pilotari Txapelketa.
Pronostikoek beste zerbait bazioten ere, partida oso ona jokatu ostean Berastegi eta Azpeitira joan dira txapelak. Izan ere, ligaxkan zeharreko partidak aintzat hartuta, Mendizabal-Gurrutxaga bikotea zen irabazteko hautagai nagusia.
Hona hemen ostiraleko partidaren emaitza:
1. taldea | 2. taldea | ||
Mendizabal-Gurrutxaga | 24 | 30 | Urkizu-Unanue |
Honenbestez, lehen mailan aritu diren pilotarien gehiengoak aurtengo denboraldia amaitutzat emango du.
Bestalde, asteburu honetan jarriko da martxan Trinketeko Emakumezkoen I. DV Saria. Honen inguruko informazio gehiago izango duzue asteak aurrera egin ahala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: