Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Larunbat honetan, ekainak 30, Donostiako Gaska trinketean, goizeko 10:00etatik aurrera trinketeko Emakumea Pilotari txapelketako finalak jokatuko dira eta honekin batera 2011-12 denboraldiko emakumezkoen txapelketa federatuak amaituko dira.Hona hemen kartelera: 2012/06/30 FINALAK Redondo-Arrieta     Etxegia-Garmendia 10:00, (1) Goikoetxea-Evaristti     Echave-Manzisidor 10:00, (2) Zorte on finalista guztiei!


Igandean jokatu ziren 3. eta 4.postua eta finala eta hona hemen emaitzak: 3.-4. postua FINALA 2012ko Ekainak 24, 3.-4. + FINALA,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30 1 ETCHELECU-ELGUEZABAL 30 25 HALSOUET-AROZENA 2 ZAMORA-HOUSSET 30 22 MENDIZABAL-SERRE Lehenengo partida borrokatua izan zen baina amaieran Amaia Etchelecu eta Maika Elguezabalek partida bere gain hartzea lortu zuten, 3. postua lortuz. Nagore Arozenak bere ahalegina egin zuen Sylvie Halsouetekin batera, baina ezin izan zu...


Pasa den ostegunean eta ostiralean, 2. mailako ligaxkan falta ziren partidak jokatu ondoren, lehen finalisten izenak ezagutu genituen (Maite Redondo eta Ariane Arrieta) eta horrekin batera finalerdirako sailkaturiko bikoteak erabakita geratu ziren.Gaur ekainak 26, asteartea, 2. mailako finalerdia jokatu da eta partida orekatu baten ondoren Etxegia-Garmendiak lortu dute finalerako txartela.1. mailan berriz, pasa den ostiralean finalerdia jokatu ondoren, finalera Echave-Manzisidor bikotea pasatu da, Aburuza-Moroni ozta-ozta irabazi ondoren. Hona hemen partida hauetako emaitzak: ...


Pasa den igandeko finalerdien ondoren dagoeneko finalistak izango diren bikoteak erabakita daude eta esan beharra dago bertan Maider Mendizabal gipuzkoarra egongo dela.Lehenengo finalerdian oso partida gogorra ikusteko parada izan zuten bertaratu zirenek. Ordubete pasatxoko iraupena izan zuen eta oso tanto politak ikusi ziren, Amaia behin baino gehiagotan lurretik bueltaka ere ibili zen. Haizean oso partida ona egin zuen, nahiz eta ondoezik joan partidara. Azkenean, juxtu-juxtu baino Haizea Zamora eta Maritxu Houssetek lortu zuten finalerako txartela.Bigarren finalerdia berriz oso ezberdina...


Pasa den asteburuko partiden ondoren erabakita geratu da 1. mailako azken fasea; honenbestez, Miren Goikoetxea eta Naty Evaristti zuzenean finalerako sailkatu dira eta Echave-Manzisidor bikoteak finalerdia jokatu du Aburuza-Moronen aurka.Bestalde 2. mailakoentzat ere jardunaldi garrantzitsua izango da, ligaxkako azkena izanik erabakitzeke baitaude zuzenean finalera sailkatu den bikotea eta finalerdietara pasatuko direnak. Beraz, emozioa azken unerarte luzatuko da.Hona hemen pasa den asteburuko partiden emaitzak: 2012/6/15 Redondo-Arrieta 30 21 Huizi-Me...


Trinketeko Kutxa Saria martxan da Irungo Ramuntxo Berri trinketean maiatzaren 27a ezkeroztik. Edizio honetan iparraldeko pilotari ugari parte hartzen ari da, txapelketaren irizpideak kontuan hartuz egungo Euskal Herriko 12 pilotari onenei egiten baitzaie parte hartzeko gonbitea. Aurtengo txapelketa ikusmin handikoa izaten ari da, izan ere abuztu amaieran Iruñan jokatuko den Munduko txapelketan Frantzia zein Españiako selekzioetan arituko diren pilotari aurreselekzionatu guztiak ari baitira jokatzen.Dagoeneko ligaxkako partidak amaitu dira eta igande honetan finalerdiak joaktuko dira. Hona h...


Aurtengoan iaz ez bezala trinketeko Emakumea Pilotari txapelketa martxan jarri ahal izan da, iazko instalazio arazo batzuk konpondu ondoren. Nagusi kategorian jokatzen den txapelketa hau bi mailatan antolatu da, 1. mailan 4 bikote eta 2. mailan 6 bikote ari direlarik nor baino nor txapela lortu asmoz.Lehiaketa egoitza batean jokatzen ari da, hain zuzen ere Donostiako Gaska trinketean, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan. Maiatzaren 25ean martxan jarritako txapelketa hau dagoeneko laugarren jardunaldian dago. Hona hemen orain arteko emaitzak (1. mailakoak horiz eta 2. mailakoak arrox...


Maiatzaren 26an Tolosako Uzturpe pilotalekuan ospatu zen 2012ko Emakumea Pilotari eguna. Aurtengoan 70 bat emakume bildu dira Gipuzkoako herri ezbedinetatik: Azkoitia, Donostia, Hernani, Ibarra, Oiartzun, Tolosa, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zizurkil.Goizeko ekintza nagusiena Gipuzkoako txapelketa herrikoieko azken fasea izan zen, tartean bertaraturiko emakume guztiekin bate a ordubeteko saioa egin zelarik. Hona hemen emaitzak (partidak 10´ra): Finalerdiak ZARAUTZ  5 -  2  AZKOITIA  HERNANI   13 - 6    OIARTZUN ...


Iragan ostiralean amaitu zen Trinketeko Elkarteen arteko Emakumeen Gipuzkoako Txapelketa. Elkarte bereko lau pilotari izan ziren aurrez aurre eta estua izan zen partida.Hona hemen emaitza eta sari-banaketako argazki bat. 1.taldea 2.taldea Su-Berri 1(Aburuza-Arozena)30 Su-Berri 2(Garmendia-Mendizabal)28 Zorionak!


Igandean, hilak 26, emango zaio hasiera Irungo Ramuntxo Berri trinketean goi-mailako txapelketa honen aurtengo edizioari. Hemen jarraian duzue informazio gehiago.Ordutegia: 11:30ean hasitaDatak: maiatzak 27, ekainak 3, 10, 17 eta 24Bikoteak: A multzoa B multzoa S. Halsouet-N.ArozenaH. Zamora-M. HoussetS. Leiza-S.Graciet A. Oltzomendi-M. Ruiz de LarramendiM. Mendizabal- A. SerreA.Etchelecu-M. Elguezabal Lehiaketa sistema: itzuliko bateko ligaxka + finalerdiak + finalaLehen asteburuko partidak hauek izango dira. Jaialdia 11.30ean hasiko da. 1.taldea 2.taldea ...