Gipuzkoar bakarra trinketeko Kutxa Sariko finalean

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-06-20 20:54

Pasa den igandeko finalerdien ondoren dagoeneko finalistak izango diren bikoteak erabakita daude eta esan beharra dago bertan Maider Mendizabal gipuzkoarra egongo dela.

Lehenengo finalerdian oso partida gogorra ikusteko parada izan zuten bertaratu zirenek. Ordubete pasatxoko iraupena izan zuen eta oso tanto politak ikusi ziren, Amaia behin baino gehiagotan lurretik bueltaka ere ibili zen. Haizean oso partida ona egin zuen, nahiz eta ondoezik joan partidara. Azkenean, juxtu-juxtu baino Haizea Zamora eta Maritxu Houssetek lortu zuten finalerako txartela.

Bigarren finalerdia berriz oso ezberdina izan zen. Tantoak motzagoak izan ziren akats gehiago egon ziren nahiz eta Nagore Arozenak bere teknika erabiliz, Maiderren gainetik pasa eta ezkerreko zuloan tanto onugari egin zituen. Behin partida erditik aurrera ordea, Amaya Serre-k bere nagusitasuna agertu zuen eskuinkada indartsuak joz eta Nagorek ezin izan zion egoerari buelta eman. Aurrean berriz Maider Mendizabal Sylvie Halsouet baino hobeto moldatu zen eta hasieran lekua hartzea kostatu zitzaion arren, azkenea sakearekin min handia egin zuen. Honenbestez, emaitza lasaiarekin lortu zuen bikote gorriak finalerako sailkapena. Hona hemen emaitzak:

2012ko Ekainak 17, FINAL-ERDIAK,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

1

 (A1)  ZAMORA-HOUSSET

30

28

ETCHELECU-ELGUEZABAL (B2)

2

 (B1)  MENDIZABAL-SERRE

30

20

HALSOUET-AROZENA (A2)

Txapelketako azken jardunaldia beraz honela geratuko da:

2012ko Ekainak 24, 3.-4. postua + FINALA,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

1

ETCHELECU-ELGUEZABAL

 

 

HALSOUET-AROZENA

2

ZAMORA-HOUSSET

 

 

MENDIZABAL-SERRE

  


Utzi iruzkina: