VI. Emakumea Pilotari eguna Tolosan ospatu zen

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-06-12 01:56

Maiatzaren 26an Tolosako Uzturpe pilotalekuan ospatu zen 2012ko Emakumea Pilotari eguna. Aurtengoan 70 bat emakume bildu dira Gipuzkoako herri ezbedinetatik: Azkoitia, Donostia, Hernani, Ibarra, Oiartzun, Tolosa, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zizurkil.

Goizeko ekintza nagusiena Gipuzkoako txapelketa herrikoieko azken fasea izan zen, tartean bertaraturiko emakume guztiekin bate a ordubeteko saioa egin zelarik. Hona hemen emaitzak (partidak 10´ra):

Finalerdiak

ZARAUTZ  5 -  2  AZKOITIA 

HERNANI   13 - 6    OIARTZUN

Finala

ZARAUTZ  8 - 5   HERNANI

Zorionak Zarauzko bikoteari (Juani Etxarri eta Jaione Galdos)!

 

 


 


Leave a Comment: