Zamora-Housset trinketeko Kutxa Sariko txapeldunak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-06-27 02:06

Igandean jokatu ziren 3. eta 4.postua eta finala eta hona hemen emaitzak:

3.-4. postua
FINALA

2012ko Ekainak 24, 3.-4. + FINALA,  RAMUNTXO BERRI (Irun) 11:30

1

ETCHELECU-ELGUEZABAL

30

25

HALSOUET-AROZENA

2

ZAMORA-HOUSSET

30

22

MENDIZABAL-SERRE

Lehenengo partida borrokatua izan zen baina amaieran Amaia Etchelecu eta Maika Elguezabalek partida bere gain hartzea lortu zuten, 3. postua lortuz. Nagore Arozenak bere ahalegina egin zuen Sylvie Halsouetekin batera, baina ezin izan zuten aurrean zuten bikotea geldiarazi.

Finalak berriz, hiru zati izan zituen. Lehenengo zatian indartsu jokatu uzten Maider Mendizabal eta Amaya Serrek eta aurkarien erritmo falta aprobetxatuz tantu batzuren aldea lortu zuten, baina behin 7na berdindu ondoren berdinketak nagusitu ziren behin eta berriz markagailuan. Honarte tanto polit eta gogorrak ikusteko aukera izan zen. Baina 18na berdindu ondoren Amaya nekatu egin zen, Maiderrek ezin izan zion lagundu eta sortu zitzaizkion aukerak ez zituen aprobetxatu. Haizea Zamora eta Maritxu Houssetek berriz, ordu arteko erritmoarekin jarraitu zuten, tantoak ondo landu eta aukera zutenean amaitzen (aipatzekoak dira Haizeak aurrean, fraile altu baten ondoren Maiderri egindako sekulako bi tantoak). Partidako azken txanpa azkarra izan zen Mendizabal-Serre bikotearen aldetik akats ugari egon zirelarik.

Haizea Zamora eta Maritxu Housset txapelketan gaizki hasi ziren arren, pixkanaka euren jokoa hobetzen joan dira eta azkenean ondo landutako partidaren ondoren, finala irabazi eta txapelak bereganatzea lortu zuten. Zorionak beraz bi pilotari hauei!!

Honenbestez, goi mailako txapelketa honen amaiera iritsi da. Hauetako pilotari batzuen zita garrantzitsua abuztuaren amaieran Iruñan jokatuko den Munduko Kopa izango da. Iparraldetik, Frantziako selekzio moduan Amaia Etchelecu, Stephanie Leiza, Maritxu Housset eta Amaya Serre joango dira. Hegoaldetik berriz, Haizea Zamora, Maider Mendizabal, Maite Ruiz de Larramendi eta Nagore Arozena.


Utzi iruzkina: