Trinketeko Emp txapelketako 1. mailako finalerdia erabakita eta 2. maila erabakitzear
Pasa den asteburuko partiden ondoren erabakita geratu da 1. mailako azken fasea; honenbestez, Miren Goikoetxea eta Naty Evaristti zuzenean finalerako sailkatu dira eta Echave-Manzisidor bikoteak finalerdia jokatu du Aburuza-Moronen aurka.
Bestalde 2. mailakoentzat ere jardunaldi garrantzitsua izango da, ligaxkako azkena izanik erabakitzeke baitaude zuzenean finalera sailkatu den bikotea eta finalerdietara pasatuko direnak. Beraz, emozioa azken unerarte luzatuko da.
Hona hemen pasa den asteburuko partiden emaitzak:
2012/6/15 |
Redondo-Arrieta |
30 |
21 |
Huizi-Mendizabal |
Arriola-Pagola |
27 |
30 |
Etxegia-Garmendia |
|
Echave-Manzisidor |
21 |
30 |
Goikoetxea-Evaristti |
2012/6/16 |
Irazustabarrena-Ugalde |
29 |
30 |
Aburuza-Moron |
Perez-Gutierrez |
25 |
30 |
Tijero-Senper |
Asteburu honetako partidak berriz aurreratu beharrean aurkitu da federazioa, larunbatean elkarteen asanblea dagoenez ezin baitira partidak programatu. Honengatik larunbateko partidak ostegunera aurreratu dira. Kartelera ofiziala federazioko web gunean aurkituko duzue:
http://www.gipuzkoapilota.org/pub/cartelera.asp?idioma=ca
Iruzkinak
Utzi iruzkina: