Baditugu jada finalistak 2 mailatan trinketeko EmP txapelketan
Pasa den ostegunean eta ostiralean, 2. mailako ligaxkan falta ziren partidak jokatu ondoren, lehen finalisten izenak ezagutu genituen (Maite Redondo eta Ariane Arrieta) eta horrekin batera finalerdirako sailkaturiko bikoteak erabakita geratu ziren.
Gaur ekainak 26, asteartea, 2. mailako finalerdia jokatu da eta partida orekatu baten ondoren Etxegia-Garmendiak lortu dute finalerako txartela.
1. mailan berriz, pasa den ostiralean finalerdia jokatu ondoren, finalera Echave-Manzisidor bikotea pasatu da, Aburuza-Moroni ozta-ozta irabazi ondoren. Hona hemen partida hauetako emaitzak:
2012/06/21 |
Huizi-Mendizabal |
30 |
16 |
Perez-Gutierrez |
||
Tijero-Senper |
30 |
29 |
Arriola-Pagola |
|||
2012/06/22 |
Etxegia-Garmendia |
28 |
30 |
Redondo-Arrieta |
||
Echave-Manzisidor |
30 |
28 |
Aburuza-Moron |
2012/06/26 |
(2.) Etxegia-Garmendia |
30 |
27 |
Huizi-Mendizabal (3.) |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: